Vincent van Gogh eta Auvers

3 views
Skip to first unread message

Leire Lekuona Azpiazu

unread,
Feb 2, 2012, 8:00:19 AM2/2/12
to ITZULSAREA ZALANTZAK
Egun on, sarekideok!

Van Goghi buruzko dokumental bat ikusten ari naizela, bi zalantza sortu zaizkit.

1.- Nola idatzi Vincent van Gogh? ("van" maiuskulaz edo minuskulaz?)
Izena osorik idazterakoan bi modutan agertzen da: Vincent van Gogh, edota Vincent Van Gogh. Zein aukeratu?
Bestetik nola idatzi abizen hori bera, bakarrik eman behar badugu? "Van Gogh" edo "van Gogh" ?

2.- Auversen eman zituen Van Goghek bere azken urteak.
Auvers nola esan? Auvers, ["overs"] edo Auver, ["over"]? Eta Auversetik edo "Auverretik"? Auversen edo "Auverren"?
Frantsesez azken "s" hori ondorengo hitzarekin lotu behar denean soilik entzuten da.
Antzera gertatzen da Frantziako Nîmes, Arles, Poitiers, eta beste hainbat herrirekin ere ere.

Gustura entzungo nituzke zuen iritziak!

Eskerrik asko,
Leire


 

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER

unread,
Feb 3, 2012, 6:00:56 AM2/3/12
to itzul...@googlegroups.com

Egun hotz on denoi:

1. "Van" hori, berez, gaztelaniazko "de" preposizioaren parekoa da. Nik minuskulaz idatziko nuke lerro hasieran edo perpaus hasieran ez bada.

Vincent van Gogh
Van Gogh pintore bikaina izan zen.

2.- "Auvers", Leire, zuk diozun moduan ahoskatzen da: [over].

Absolutiboan euskaraz ez (bide) du arazorik ematen, baina egia da identifikatzen zail ere egiten dela --harrigarri, bai, behintzat--, [overtik] edo [overretik] esanez gero. Arazo bera dute aipatu dituzun izenak, eta beste batek ere: "Cannes".

Nik esango nuke [kanestik] edo [kanesetik] esaten dela nagusiki. [Kanetik], beharbada, baten batek esango du. [Kandik] inork ez.

Beraz, nik [oversetik] hobetsiko nuke.

Asier

Leire Lekuona Azpiazu

unread,
Feb 3, 2012, 6:20:41 AM2/3/12
to ITZULSAREA ZALANTZAK
Bat nator zurekin, Asier. 

Ongi baderitzozue, egingo dugu honelako zalantzen zerrendatxo bat,
hurrengo Irri-Arra bileran eztabaidatzeko.

Eskerrik asko,
Leire
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages