Egun on!
'Lupetz' hitza neuk sartu nuen.
Hiztegi batuan bietara dago jasota: 'lupetz' eta 'lupetza'.
Lokatz / lokatza bikotearen kasuan bezala, -a-dunak ugaritasuna adierazten du (gaztelaniazko barro / barrizal; lodo /lodazal...).
Dokumental horretan izendatu beharrekoa ez zen lupetz askoko lekua, ibaiak zeraman 'lohia' baino. Eta 'lohi' hitza ere sartu genuen tarteka.
Ondo hasi eguna!
Iratxe
Orriak lanketa luzea izan du, gaia korapilatsua da eta. Zuetako batzuk jakinaren gainean egon zarete, ohar interesgarriak egin dizkiguzue, eta testu oso interesgarria osatzen lagundu diguzue zuen ideikin.
Konturatuta gaude euskarazko azpidazketaren errealitatea gero eta bide "laxoagoetatik" doala, zeozelan esatearren, baina ez da alferreko lana gogoeta egokia egiteko eta estandar egokiak ezartzeko ahalegina egitea.
Ez daukagu zalantzarik, horrenbestez, orrian ematen diren jarraibideak oso lagungarri izango zaizkigula azpidazketa profesionala eta kalitatezkoa egiteko orduan.
Asier