Egun on sarekideok,
Komiki ukitua duten marrazki bizidunen batzuetan, sarri errepikatzen dira gisa honetako kartelak:
"WHOOP headquarter, a few seconds later..."
"Southdale School, a few minutes later... "
Zein ikusten duzue egokiago?
"WHOOPen base nagusian, handik laster..."
"WHOOPen base nagusian, handik gutxira..."
Guk inguruotan, "handik gutxira", erabili ohi dugu, baina
seguruenik biak izango dira onargarri.
Kontuan izan, kartelok berregin egin behar direla eta ez dagoela lekurik honelakoetarako:
"WHOOPen base nagusian, handik minutu (gutxi) batzuetara..."
"WHOOPen base nagusian, handik segundo (gutxi) batzuetara..."
Animo denoi!
Leire