Egun on denoi:
Nik entzun barik neukan <<kolpe zorrik>>, eta horregatik harritu egin naiz Googlen zenbat bider agertzen den ikusita. Ez nintzateke ausartuko, beraz, txarto dagoela esatera.
Dena dela, ematen du logikoena <<kolpe zorri>> dela. OEHan, "zorri"-ren hirugarren adiera moduan <<txiki>> dator. Uste dut adiera horri dagokiola esamolde hau. (<<Txiki>> adieraz gainera, nik erantsiko nuke mespretxuzko kutsua duela).
Lexikoaren Behatokian kontsultatu dut, eta <<kolpe zorririk>> hiru bider agertzen da. <<Kolpe zorrik>> behin ere ez.
Bai bitxia mundua!
Asier