Kaixo:
Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle/ikertzaile bat naiz, eta Espainiako Ministerioak finantziatutako proiektu baten barne, ikerketa baterako datuak jasotzen gabiltza. Bigarren Hezkuntzan (DBH zein Batxilergo) biologia, geologia, fisika edo kimika irakasten diharduten irakasleen diagnosi anonimo bat egiten ari gara, “Hiri Hondakin Solidoen” ingurukoa. Helburua: irakasleen konpetentzien diagnosia egin eta hauen formakuntza hobetzeko proposamenak diseinatzea. Esan bezala, ataza anonimoa da, eta 15’ inguruan betetzekoa. Laguntzeko interesik bazenu, posta elektronikoz ataza bidaliko nizuke, ondoren, erantzunak zuk niri bidaltzeko (obar...@gmail.com).
Mila esker zuen arretagatik, eta zorionak irakasle talde hau sortzeko ideia aparta eduki zuen pertsonari (edo pertsonei), gauza interesgarriak parteka baititzakegu hemen.
Ongi izan,
Oihana Barrutia Sarasua