San Fermin Ikastola
unread,Mar 24, 2012, 4:59:20 PM3/24/12Sign in to reply to author
Sign in to forward
You do not have permission to delete messages in this group
Either email addresses are anonymous for this group or you need the view member email addresses permission to view the original message
to ikasleohiak-sanferminikastola
Kaixo,
Ikasle ohientzako bazkarian izena emateko epea luzatu da 30era
arte
San Fermin Ikastolako ikasle ohientzako bazkaria antolatzen dabilen
batzordeak izena emateko epea luzatzea erabaki du, izan ere, azken
egun hauetan jakin izan dugu bazegoela jende anitz aipatu bazkariaren
berririk ez zuena. Beraz, epea heldu den martxoaren 30era arte zabaldu
da.
Erabiltzen ari garen base-datua osatu gabekoa denez, ezinezkoa egiten
zaigu denenganaino iristea.
Banan-banakako informazioa helaraztea zaila dela kontutan izanda, ez
dezala inork bere burua baztertua ikusi, ikasle ohi guztiak deituak
daudelako egun horretarako.
Gonbidapena jaso dutenek, gehienez batenganaino iristeko lagun
diezagutela, mesedez.
Ikastolako ikasle-ohiak.