5.gunea: San Fermin ikastolan ibilitakoen gunea
Denok dakizuen bezala, aurtengo Nafarroa Oinez San Fermin Ikastolari antolatzea dagokio. Gure ikastola handitzen jarraitzeko Bigarren Hezkuntzako gela berriak eraikitzeko asmoarekin antolatzen da Oinez 2012 eta denen laguntza beharko dute antolatzaileek proiektua aurrera ateratzeko.
San Fermin Ikastola Nafarroako ikastolarik zaharrena da, orain dela 42 urte sortuta. Urte guzti hauetan euskararen aldeko lanean hainbat ikasle, guraso, irakasle eta beste langileen ahaleginei esker euskal kulturaren erreferentea izatea lortu dute. Horregatik, ikastolaren historiari eta bertan ikasi eta lan egin duten jendeari Nafarroa Oinezen gune bat dedikatzea bidezkoa iruditu zaie Oinez 2012ko antolatzaileei. Horrela, aurtengo jaian 5.gunea San Fermin ikastolan inoiz ikasle, irakasle, guraso edo langile izan direnen topaketa gunean bihurtu nahi da. Hainbat jarduera antolatu dira gune horretan denak parte hartzeko eta elkar berrikusteko asmoarekin. Animatu zaitez eta Urriaren 21ean Nafarroa Oinezen 5.gunetik pasatu eta ikastolari lagundu!
PROGRAMA
|
10:00 |
Ikastola San Fermin Abesbatza |
|
10:45 |
Dantzari Topaketa |
|
11:30 |
Haurrentzarako ipuinak |
|
12:30 |
koOPERAtzen oinezekin (AGAO ABESLARIAK) |
|
13:00 |
Danbakhana |
|
14:15 |
Star luxe |
|
15:30 |
The Lords of Axe (Atxa Jaunak) |
|
16:15 |
Las Culebras |
|
17:30 |
Lehiotikan |