Kaixo,
Ibarrolabekoa baserritik idazten dizuegu, Pedro Alberdik eman digu zuen e-maila.
Oilategi txiki bat daukagu eta bertan Euskal Arrazako oilo, kapoi eta oilaskoak hazten ditugu.
Batetik, euskal arrazako bost barietateetako txitak saltzen ditugu baina bestetik, oilaskoak hazten ditugu haragitarako eta kontsumo taldeen bidez saltzea da gure helburua. Horregatik, zuekin harremanetan jarri nahi dugu ea 3 hilabetean behin oilaskoak jasotzeko interesik izango zenuten ala ez jakiteko. Oraingoz Aieteko kontsumo taldean banatzen ditugu oilaskoak baina gure helburua beste 2-3 kontsumo taldeetan ere saltzea litzateke.
Guk hazten ditugun oilaskoak 4 hilabete eta erdi
inguruz hazten ditugu, hau da, bere hazkuntza geldoa da eta hori haragian notatzen da. Gainera, txitak bertan ditugun oiloen arraultzak inkubatuz ateratzen ditugu, hau da, txitak ez ditugu kanpotik ekartzen. Oilaskoak "enbasados al vacio" eta konjelatuak saltzen ditugu. Prezioa 10€/kg da. Interesa izanez gero, zuekin elkartu gaitezke, zehaztasun gehiago eman eta nahi izanez gero gure baserrira bixita ere egin dezakezue.
Besterik gabe, ondo izan,
Maite eta
Patxi.