Kaixo Gizat-eko kide maite guztiei!
(Barkatu euskaraz irakurri ezin duzuenoi, baina euskaraz hasi naiz pentsatu gabe, nire bihotzak hala eskatuta!/Perdonad a las que no entendéis muy bien euskera, pero el corazón ha comenzado a hablar en euskera y no lo he podido parar...)
Azken egunotan asko egon naiz egin genuen lan guztiaz pentsatzen.
Proiektu oso polit bat izan genuen esku artean eta niretzako
ikasketa prozesu oso-oso handia izan zen.
Guztiei eskerrak eman nahi nizkizueke, badakit ez direla gauzak
behar bezala bukatu, baina ez nuke zapore mingots horrekin
bukatzerik nahi. GIZAT-i begirada botatzen diodanean, nire
eraldatze pertsonalean izan duen pisua nabari dut, ikaragarri asko
ikasi nuen zuekin pasa nituen egunetan. Batzuetan, besteetan baino
ikasgai politagoak izan ziren baina tira, behar beharrezkoak
den-denak!
Nirekin izango ditut Auzoenean, Guardetxean eta TAEn, zein kalean
egindako hainbat entsegu, denon parte-hartzea, ilusioa eta
indarra. Bortizkeriak azaleratzeko egin genituen ariketak, eta
denok gure barruak kanpora ateratzeko sortu genuen konfiantzazko
eremua, ikaragarri zein aberasgarria izan zen. Nire Auzoenea
bueltako bizikleta paseoetako hausnarketak oso barruan ditut
oraindik.
Ja! Eta lortu genuen guztia... Mrs Bárbara Santosen tailerra, eta
Euskal Herriko lehen Zapalduen Antzerkiko Topaketa... nik uste dut
horrelako zerbait gure herri txiki hontan berriro emateko denbora
pasako zaigula. Tailer bikainak, jendea gustora baino gustorago
atera zen... eta obraren aurkezpena, sekulakoa!
Askotan gogoratzen dut egin eta jendearen aurpegietako interes eta
gauzak aldatzeko grina. Barruak mugitu eta bizitzen jarraitzeko
adina da!
Azkeneko itxiera falta izan zaigu, baina uste dut dagoeneko inork
ez duela horretarako indarrik izango, beraz hementxe doa nire
esker ona zuekiko, ustu duzuena baino askoz ere gehiago ikasi dut
zuekin eta!
Zapalduon antzerkian jarraitzeko intentzioa dudanez, seguru nago
elkar ikusi garela. Muxu handi-handi bat denentzako eta bidean
ikusiko garelakoan, agur t'erdi!
Gaizto-gaiztoak izan eta gogoratu noiz edo noiz bildu eta
afaritxoren bat egin behar dugula!!