Kaixo!
Donostiako kapitalitate kulturalarentzat lanean dagoen Farapi taldeak (
http://www.farapi.com/Farapi/1,1,0,0,1.html)
bihar bilera batera deitu gaitu. Nekane izango da gure ordezkaria. Berak aurkeztuko du Futuramak eta bidali diguten txostenaren inguruko ideiak aurkzetuko ditu.
Hona hemen prestatu dugun aurkezpena, eta testu txiki.
Aupa Neka!!!
Presaka eskatu digute parte hartzea, uste dugu interesgarria izan daitekela proiektu honetan aholkulari edo proiektuen ideatzaile moduan egotea.
Ea piskanak erritmoa hartu eta berriro martxan jartzen garen!!
bota zuen ekarpenak bidalitakoaren inguruan, denon ekarpenak aberastu egingo baitute!!
kontutan izan begiak lokartuta eta presaz egin dudala..jjjj.....hori bai bihotza eta maitasuna txiribitaz beteta!!!
Bestalde Eutokian (
www.eutokia.org) hasi naiz lanean . Bilbon ireki berri den berrikuntza sozialeko gunea. Irekia da hiritarrentzat eta bertan proiektu berriak sortu nahi ditugu.
Nire lana Pink Gorillas (
www.wearepinkgorillas.com) moduan egingo dut.
Bi lan dauzkagu, bertan lan egiten duen jendearen sormena indartzea eta elkarlana sustatzea eta Bilbo Hiri zoriontsua Proiektua asmatzea. Honen barruan Futuramaki eskaini nahi diot protagonismo guztia.
Planteatu nahi dut Hiri zoriontsu bat Futuramen ikuspuntutik!! Zer iruditzen Hiri bat zoriontsua izateko Futuramek proposamenak asmatzea? heziketa zoriontsu, maitakor, sortzaile batek etorkizuna zoriontsuagoa egin dezakelakoan?
Horregatik hemendik bi astetara Abenduak 22an arratsaldeko 17tan eutokia bisitatzera gonbidatu nahi zaituztegu!! Lekua erakutxi, proiektua azaldu eta zuen iritzia jasotzeko..eta nola ez gure artean momentu berezi bat bizitzeko!!!
zuen erantzunen zain...
besarkada futuuu bat!!!
--
Ixiar Garcia
WE ARE PINK GORILLAS
+34 608 318 794******************************