euskal ruleset

0 views
Skip to first unread message

Ander Elortondo

unread,
Oct 31, 2010, 3:36:15 PM10/31/10
to freeciv-...@googlegroups.com
iepa:

Moldatu dut fitxategia, baina ez dakit non jarri frogatzeko, zalantza pare bat ditut eta. Flag ikurrina izatera aldatu dut baina beharbada ez du bandera zentsua, izendapenarena baizik. Horrela balitz euskadi kendu eta Euskal Herria jarriko nuke.

Bestalde kostako herri asko falta ziren eta batzuetan (ocean) jartzen zuen eta besteetan ez. Nik denei jarri diet eta frogatu nahi nuke.

Argumentu zirriborroa (egin itzulpen libre, hots, hobetuaz):

Euskal Herriko oinarria Nafarroako erreinua da eta liderren aukeraketan ondo hasi da, Iruñeako lehen erregeaz, “Eneko Aritza”. VIII. Mendetik XVI. Mendera 3 nafar errege sartzen ditu eta XIX mendera salto egin du mende horretako bi pertsonaia nagusiekin: Lehen guda karlistako general nafar nagusia eta euskal nazionalismoaren sortzaileaz.


XX mendeko lider gehiegi eta pisu gutxikoak sartu ditu, kronologia ere errespetatu gabe. Zuzenak izan daitezke lehen bi lehendakariak, alderdi demokratiko guztiekin osotutako gobernu buru izan zirenak eta Dolores Ibarruri emakumeen eskubideen defentsako aitzindaria, betiere bere ikuspegi komunistatik.

Edonola "Fernando Buesa", "Patxi Iturrioz", "Federiko Krutwig", "Mario Onaindia", "Ramón Rubial Cavia" ez dute pisu historikorik zerrendan parte hartzeko.

"Juan José Ibarretxe", historiako lehendakari bozkatuena izan arren (2001), freeciv egungo politiko aktiboak alde batera utzi beharko lituzke, are gehiago aurreko bi lehendakariak (Garaikoetxea eta Ardanza) ez direnean zerrendakide.

Zerrenda osotuko luketen liderrak: "Antso VII.a Indartsua", "Santa kruz apaiza". Lehena nafar errege garrantzitsua eta bigarrena hirugarren guda karlistako herri heroia.

Esan bezala erreinuko hiriburua beti Iruñea izan zen, aurreko erregelan proposatutako Gernika inoiz ez da izan Euskaldunen hiriburu, bere balio sinbolikoa ukatu gabe, Bizkaiko foruen ikuspegi soiletik.


Ez dut egun on bat izan eta ez nago inspiratuegi, beraz ez lotsatu hankaz gora jartzeaz.

izan libre izan euskaldun!
Ander



basque.ruleset
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages