Urte berri on, blogazale estimatuak!
Hasieran
aurreratu genizuen bezala, bikote bakoitzak bere lan plangintza egingo
du hemendik aurrera. Bloga martxan daukazue eta dagoeneko izango duzue,
noski, egin dezakezuen ideiaren bat. Guk baditugu proposamen batzuk
blogean lan egiten jarraitzeko. Hara hemen gaiak:
- Dokumentuak blogean txertatu beste plataformak erabiliz (docs, issu, slideshare...)
- Bideoak blogean txertatu youtube edo vimeo erabiliz
-
Aurkezpenak egin eta blogera igo slideshare edo authorstream erabiliz
-
Edilim edo Jclic edo Hotpotatoesekin sortutako jarduera didaktikoak blogean jarri eta erabili
Asteleheneko saioan, norbere plangintza egiteko jarraibideak emango dizkizuegu, baina ondo legoke lehenagotik gaia pentsatuta eramaten baduzue. Are gehiago, astelehena baino lehen, gai horietaz galderaren bat sortzen bazaizue edo beste alderdi bat jorratu beharra ikusten baduzue, foroaren bidez egin. Ados? 