Kaixo,
nire ustez, aurtengo ikasturtean gauza pila
ikusi dut, ikasi, ordea... Bada, klaserako behar izan dudana bai, ikasi
dut, horretan aritu naizelako, eta asko eskertzen dut zuen laguntza;
gainerakoan, gaindosi txiki bat sentitzen dut. Izan ere, eskolan atal
desberdin asko ditugu (proiektuak, eskola 2.0, ikt... eta mintegi hau,
horiek guztien artean beste bat besterik ez da. Aurreko urteetan etxean
ordu piloa sartu nuen ordenagailuko programak, etab, lantzen. Aurten,
berriz, nekatuta sentitzen naiz; gainera, ez diot amaierarik ikusten
honi, olatua gero eta handiagotzen ari baita (zerbait menderatzen hasi
orduko badatoz beste bi talka, eta gero hiru, gero...) Hala ba, nire
buruari aurten stop esan diot, denbora libreaz gozatzeari eta bizitzeari
ere oso garrantzitsua baiderizkiot.
Hortaz ba, datorren ikasturteko mintegietan etengabe
gauza berriak ikusten aritu ordez, nahiago nuke tailer gisa antolatzea,
eta bertan lantzea, nork bere ordenagailuarekin, bakoitzak behar duena,
alegia, nork bere lana hortxe egitea, klase praktiko gisa. (hasieran guk
Impressekin egin bezala, besteak bloga egin bitartean). Badakit, era
honetan, bizpahiru programa baino ez ditudala landuko, baina ondo
landuak izango ditut, nekerik eta umore txarrik pairatu gabe behintzat.
Ez dakit noiz den hurrengo saioa, baina jarraituko dugu hizketan.
Asteburu ona izan,
Lide.