Kirola eta aldarrikapena uztartuz, Palestina hitzaldia: Kartela+Informazioa

3 views
Skip to first unread message

Pirukeriak Piruke

unread,
Jul 17, 2014, 3:23:22 AM7/17/14
to Mendixki emaila, ESKIALPINISMOA EHn, arni...@googlegroups.com, elgoi...@googlegroups.com, Morkaiko, mork...@googlegroups.com

Egun on,

Javi Dominguezek Elgoibarren emango duan hitzaldi baten berri emateko idazten dizuet:



2014 urtea, Nazio Batuen Erakundeak izendaturik, Palestinar herriarekiko elkartasun urtea dela kontutan izanik eta azken asteotan Palestinan ematen ari diren gertaera larrien ondorioz, ARNALDO ASKATU HERRI EKIMENAK hitzaldi bat antolatu du herrialde honetan jazotzen ari den bidegabekerian kontzientziatzen lagun dezakeena.

 

Gatazka honetan bi adituk testuinguru historikoa aztertu eta gaur egungo egoeraren berri emango digute.

 

Alde batetik Koldo Sagasti, PALESTINA-EUSKAL HERRIA sareko kidea eta Hala Bedi irratiko UHINtifada saioko gidaria; beste alde batetik, Javi Domínguez brigadista, baina baita ere zientzilari eta kirolari ezaguna, 100 MILA lasterketako aurtengo txapelduna.

 

Hitzaldia hurrengo  asteazkenean Uztailak 23, Elgoibarko Kultur Etxean izango da 19:00etan.

 

Honela, ARNALDO ASKATU HERRI EKIMENETIK herritar guztiak nahiko genituzke gonbidatu ekitaldi honetara, informazio sinesgarrian jantziaz, Palestinar herriarekiko elkartasuna adierazi eta egoera salatzeko.


140517 Palestina hitzaldia.pdf
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages