TentMeals produktuak

0 views
Skip to first unread message

Eñaut Izagirre Estibaritz

unread,
Jun 8, 2016, 10:26:20 AM6/8/16
to mend...@googlegroups.com, eskialp...@googlegroups.com
Kaixo lagunok, 

Zuengana jotzen dot itzuli berri geran azken espedizioan izan dogun laguntzaile baten produktuak ezagutzera emateko. TentMeals izeneko konpañia apal baten jateko produktuak erabili dittugu goi-kanpalekuetan eta estilo arineko ekintzetarako, eta benetan oso gustura geldittu gera. Facebook orria ere badute: https://www.facebook.com/tentmeals/

Jaki organikoak dira, eta gaur egun komertzialki saltzen diren janari deshidratatu zein liofilizatuetik oso ezberdinak badira ere, kilokaloria kopuru berdinak dauzkate eta guztiz aproposak dira begetarianozale eta jaki osasuntsuetan erreparatzen dugun edonorentzat. Ura irakin, minutu batzutan jalkitzen utzi eta jateko prest; goi-mendiko ekintzetarako erabat aproposa!

Erresuma Batuko Cambridge hirian ekoizten dira eta Euskal Herrira ekartzeko hainbat aukera daude. Horietako bat eskaera handi bat osatzea da eta bidaia-gastu bakarrarekin nahikoa izango litzake. Interesatuta baldin bazaudete, idatzidazue lasai!

Ondo izan,
Eñaut.

P.D.: Komertziala naizela dirudi, baina argi geldittu dadila honekin ez dotela komisiorik irabazten...

--
Eñaut Izagirre Estibaritz
National Geographic Young Explorer
MSc (c) Antárticas, M/Glaciología
Geografian Liz. // Lic. en Geografía


"Asmoak eta urratsak banatu ezinak dira" (A. Iñurrategi)
"Persigo la felicidad, y la montaña responde a mi búsqueda" (C. Maudit)
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages