IRAKURZALEEN TXOKOA: BEA SALABERRI + BERBALAGUNA + BIZILAGUNAK

4 views
Skip to first unread message

Egizu Getxo Euskaldun

unread,
Oct 18, 2016, 8:09:33 AM10/18/16
to Egizu Getxo Euskaldun
Kaixo, euskaltzaleudazkena jardueraz bete dugu zuentzat :) Behean dituzue urriari bukaera emateko euskaraz gozatu ahal izango dituzuen jarduerak.

Egin zuen aukera eta gorde zure interesekoak diren datak!

BERRIAK

Bea Salaberri urriaren 27an Irakurzaleen Txokoan

Txertatutako irudia 1

Bea Salaberrigaz lotuko gara “Baionak ez daki” narrazio laburren liburuaz berba egiteko. Urriaren 27an, eguena, 19:30ean, Algortako Torrene Aretoan.  🙂 Torrene Aretoan egingo dugu saioa solasaldia bukatuta ArgIHIzkiak erakusketaz gozatu ahal izateko.

Irakurri baduzu edo gogoz bazabiltza, animatu!

Hurrengo hitzordua:

  • Koldo Zuazo eta Urtzi Goiti “Uribe Kostako, Txorierriko eta Mungialdeko euskara” urriak 22, asteartea, 19:30ean. Azebarri Kultur Elkartean (Euskal Herria 14-16).
  • Katixa Agirre “Atertu arte itxaron” abenduak 15, osteguna, 19:30ean, Villamonte Kultur Etxean.

--

Eman izena Berbalagun egitasmoan...

 eta konturatzerako euskaraz!

http://www.egizu.eus/wp-content/uploads/2016/09/29871934615_880ee8f9d8_z.jpg

Berbalagun bihurtzeko arrazoiak asko izan daitezke: ahaztutako hizkuntza freskatzeko, jende berria ezagutzeko, ilobarekin hitz egiteko, beste batzuei hori guztia egiten laguntzeko… baina denek badute zerbait amankomunean: aisialdiaz euskaraz gozatzen dute eta, arian-arian, lagun giro euskalduna sortzen dute. Askok, gainera, egitasmoaren helburua bete ostean ere elkartzen jarraitzen dute. Hori ere, esperientziak erakutsi digu.

Euskaraz aritzeko ohiturarik ez dutenak ohitura dutenekin elkartzen ditugu berbalagun egitasmoan, erabileran eragiteko eta hizketarako konfiantza eta gune berriak eskaintzeko. Bospasei laguneko taldeak izaten dira Berbalagunak: batzuk beren hizkuntza gaitasuna hobetzen dute, hizketarako lotsa galtzen dute eta konturatzerako euskaraz aritzen dira berbetan. Besteek, berriz, inguruko euskaltzaleei euskaraz bizitzen lagunduz euskarari ekarpena egiten diote.

Parte hartzeko baldintza bakarrak dira euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko konpromisoa hartzea

Izena emateko eta informazio gehiagorako klikatu hemen.

--

Bizilagunak, badatoz azaroaren 13ko kulturarteko bazkariak

Txertatutako irudia 1

Getxon aurten laugarrenez parte hartuko dugu “Bizilagunak” proiektuan, kulturarteko bazkari hauetan bi familien (edo lagun kuadrilen) arteko zubia eraikitzen dugu mahaiaren bueltan. Bazkari batean zehar elkar ezagutu, plater tipikoak konpartitu eta estereotipoak zein aurreiritziak ezabatu gura ditugu. Prest zaude esperientzia bizitzeko? Azaroaren 13an Bizilagunak bazkariak Getxon

Gorde eguna agendan eta izena emateko fitxa bete! Hemen familien formularioa, eta hemen dinamizatzaile izateko formularioa.


644 595 191 (Claudia) / getxobiz...@gmail.comwww.getxo.eus/bizilagunak
www.facebook.com/getxokobizilagunak / twitter.com/bizilagunakgetx

Informazio gehiagorako klikatu hemen.


AGENDA

URRIA

19/ ASTEAZKENA, 18:00, IPUIN-SAIOA, Kontukantoi taldeak "Bazen noizbait nonbait norbait zerbait egiten" ipuin-saioa eskainiko du. Altzagako liburutegian (Erandio) 5 urtetik gorakoentzat. Erandioko Udalak antolatuta.

19/ ASTEAZKENA, 19:30, "AKABUKO MARTXEA" dokumentalaren aurkezpena eta solasaldia. Algortako Villamonte Kultur Etxean. Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta.

19/ ASTEAZKENA, 19:30, LITERATURA SOLASALDIA, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren inguruko solasaldia Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan. Leioako Udal Liburutegiak antolatuta.

20/ OSTEGUNA, 18:00, "IPUIN TXIKIAK", 4-8 urte bitartekoentzat. Gobelako Haur Liburutegian Ines Bengoaren eskutik. Sarrera dohainik. Getxoko Udal liburutegiek antolatuta.

20/ OSTEGUNA, 20:00, "ZERURA ERORIA" antzezlana, Altzagako azoka zaharrean (Erandio). Sarrera doan. Erandioko Udalak antolatuta.

21/ OSTIRALA, 18:30, "MILA ZAPORE" KULTURARTEKO TAILERRA ETA AFARIA, Azebarri Kultur Elkartean, euskaraz eta gaztelaniaz. Izena emateko:644 277 155, egizu...@gmail.com. EGIZUk, Getxoko Etorkinen Plataformak eta Azebarrik antolatuta.

26/ ASTEAZKENA, 19:30, NESKATOAK + DOMINICA DOKUMENTALAK, Algortako Villamonte Kultu Etxean. Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta.

27/ OSTEGUNA, 18:00, LIBURUTEGIAN HITZORDUA, Fernando Morillogaz Astrabuduako liburutegian. Izena emateko:ast...@erandioko-udala.net. Erandioko Udalak antolatuta.

27/ OSTEGUNA, 19:30, UKITX: BEA SALABERRI "Baionak ez daki", Algortako Torrene Aretoan (Torrene kalea,5) bilduko gara Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan. EGIZUk antolatuta.

29/ LARUNBATA, 12:30, DANTZA IKUSKIZUNA, Herrikoa Zarena Zarelako taldeagaz. Algortako Geltokia Plazan. Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta.

29/ LARUNBATA, 13:00, KANTU JIRA, Kukuxta txarangagaz. Algortako Geltokia Plazan. Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta.

AZAROA

5/ LARUNBATA, 18:00, "FUTBOLARIAK ETA PRINTZESAK" Parekidetasunean hazi eta hezteko antzezlana. 6-13 urteko haurrentzat eta gurasoentzat. Areetako Andres isasi Musika Eskolan. Izena emateko:644277155. EGIZUko Sendi proiektuak antolatuta.


--------------------------------------------

Ondo segi eta gogoratu, dabilen mihiari ez zaio goroldiorik lotzen!

Rozio, Asier eta Garazi

--
EGIZU Getxo Euskaldun Elkartea
www.egizu.eus // 619 935 541
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages