BIZIKLETA-IRTEERA + ARGIHIZKIAK + IRAKURZALEEN TXOKOA + BEHARSAREA

3 views
Skip to first unread message

Egizu Getxo Euskaldun

unread,
Oct 12, 2016, 4:54:29 AM10/12/16
to Egizu Getxo Euskaldun
Kaixo, euskaltzaleudazkena topera hasi dugu gurean eta gaurkoan literatura kontuekin gatoz batez ere :)
Egin zure aukera eta gorde zure interesekoak diren datak!

BERRIAK

Urriko bizikleta-irteera: nora joango gara?

Txertatutako irudia 2

Bizikleta-taldeko kideek proposamen irekia daukate urriaren 15eko irteerarako, goiz horretan bertan, eta daudenen artean erabakiko dute beheko hiru ibilbide hauetatik zein egin. Prest zaude erronkari ekiteko?

URRIKO IRTEERA
Eguna, ordua eta lekua:
 urriak 15, larunbata.
Fadurako Parkinean: 9:00
Bizkaia Zubia, Portugaleten: 9:25
Zorrotzako kiroldegian: 9:50
Kilometro-kopurua: 50 / 56 / 70 km joan-etorria, ibilbidearen arabera . Trena (renfe/Feve) bidean.

IBILBIDEAK AUKERAN
1) Pagasarriko maldak (50km, trena Bilbora)
https://www.bikemap.net/es/route/2391022-egizu-pagasarriko-maldak/

2) Sopuerta (70km, trena bidean)
https://www.bikemap.net/es/route/3790452-egizu-sopuerta/

3) Sodupe (56km, trena bidean)
https://www.bikemap.net/en/route/1971706-egizu-getxo-sodupe-56km/

Zailtasuna: Ertainak lehenego biak. Erraza Sodupekoa. Trena bidean dago Kadaguako arroan (Feve Bilbora) eta Muskizetik aurrera (Renfe Bilbora) 
Oharra: arropa egokia eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu.
Harremanetarako telefonoak: 652 73 54 45 / 
644 277 155

--

ArgIHIzkiak 2016: erakusketaren inagurazioa

Txertatutako irudia 1

Datorren eguenerako gonbidapen berezia dakarkizuegu, argIHIzkiak lehiaketako testu-saridunekin eta aurtengo 10 argazkiekin gozatu nahi baduzue, urriaren 13an, 19:30ean, Algortako Torrene aretora hurbildu zaitezte. Bertan izango baitugu erakusketaren inaugurazioa, eta aurtengo saridunekin momentu ederra konpartituko dugu. Eskerrik asko proiektu honetan lagundu diguzuen guzti-guztioi, idazle, argazkilari, lagun, konplize, eskualdeko elkarte eta erakundeetako lagunei; eta eguenera arte!

NOIZ: Urriaren 13an, 19:30ean
NON: Algortako Torrene Aretoan

--

Bea Salaberri urriaren 27an Irakurzaleen Txokoan

Txertatutako irudia 1

Bea Salaberrigaz lotuko gara “Baionak ez daki” narrazio laburren liburuaz berba egiteko. Urriaren 27an, eguena, 19:30ean, Algortako Torrene Aretoan.  🙂 Torrene Aretoan egingo dugu saioa solasaldia bukatuta ArgIHIzkiak erakusketaz gozatu ahal izateko.

Irakurri baduzu edo gogoz bazabiltza, animatu!

Hurrengo hitzordua:

  • Koldo Zuazo eta Urtzi Goiti “Uribe Kostako, Txorierriko eta Mungialdeko euskara” urriak 22, asteartea, 19:30ean. Azebarri Kultur Elkartean (Euskal Herria 14-16).

--

AGENDA

URRIA

13/ OSTEGUNA, 19:30, ARGIHIZKIAK lehiaketaren sari banaketa eta erakusketaren inagurazio ekitaldia, Algortako Torrene Aretoan. HIRUKA komunikazio-taldeak eta EGIZUk antolatuta.

13/ OSTEGUNA, 19:30, "AKABUKO MARTXEA" eta "DOMINICA" dokumentalak, Urdulizko Kultur Etxean, sarrera doan. Urdulizko Udalak antolatuta.

14-16/ OSTIRALA, 18:00,  MENDI IRTEERA & NAFARROA OINEZ, Lezan eta Bianan asteburu ederra pasatuko dugu, informazio gehiagorako klikatu hemen. Ungari mendi taldeak eta EGIZUk antolatuta.

14/ OSTIRALA, 17:30, "BARIKUETAN JAI!" ume eta familientzako jolas, tailer eta ikuskizunen programaren barruan Zirku TailerraKultur Leioako arkupeetan. Leioako Euskara Zerbitzuak antolatuta.

15/ LARUNBATA, 9:00, BIZIKLETA-IRTEERA, Fadurako parkinean lotu eta Ezkerraldeko eta Bilboko lagunekin elkartzean ibilbidea erabakiko dugu: Pagasarri, Sopuerta edo Sodupera. EGIZUko Bizikleta taldeak antolatuta.

15/ LARUNBATA, 13:00, "ONGI ETORRI, FINDEMUNDO" ANTZERKIA, adin guztientzat. Algortako San Nikolas Plazan, sarrera dohainik. Getxoko Udalak antolatuta.

16/ IGANDEA, 18:00, "MARIKIXKUR ETA HIRU HARTZAK", Haurrentzako antzerkia. Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Sarrera: 5€. Getxoko Udalak antolatuta.

19/ ASTEAZKENA, 19:30, "AKABUKO MARTXEA" dokumentalaren aurkezpena eta solasaldia. Algortako Villamonte Kultur Etxean. Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta.

19/ ASTEAZKENA, 19:30, LITERATURA SOLASALDIA, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren inguruko solasaldia Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan. Leioako Udal Liburutegiak antolatuta.

20/ OSTEGUNA, 18:00, "IPUIN TXIKIAK", 4-8 urte bitartekoentzat. Gobelako Haur Liburutegian Ines Bengoaren eskutik. Sarrera dohainik. Getxoko Udal liburutegiek antolatuta.

27/ OSTEGUNA, 19:30, UKITX: BEA SALABERRI "Baionak ez daki", Algortako Torrene Aretoan (Torrene kalea,5) bilduko gara Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan. EGIZUk antolatuta.

--------------------------------------------

Txertatutako irudia 3


--------------------------------------------

Ondo segi eta gogoratu, dabilen mihiari ez zaio goroldiorik lotzen!

Lander, Rozio, Asier eta Garazi

--
EGIZU Getxo Euskaldun Elkartea
www.egizu.eus // 619 935 541
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages