🍂🌿 udazken euritsuari aurre egiteko...zaku bete plan!🌿🍂

4 views
Skip to first unread message

Egizu Getxo Euskaldun

unread,
Nov 9, 2016, 4:46:19 AM11/9/16
to eg...@googlegroups.com

EGIZU Getxo Euskaldun Elkartearen euskararen agenda
View this email in your browser

Kaixo, euskaltzale, esaera zaharrak dioen moduan azaroa hotz negua motz, azaroa bero negua gero eta egun euritsu hauei aurre egiteko zaku bete plan dugu zuentzat :) Behean dituzue azaroa topera aprobetxatzeko, euskaraz, gozatu ahal izango dituzuen jarduerak.
Egin zuen aukera eta gorde zure interesekoak diren datak!

BERRIAK
Berbalagunon aurkezpen-afaria azaroaren 17an
 
Berbalagunon ikasturte berriari hasiera emateko ohikoa bihurtu den aurkezpen-afaria prestatzen gabiltza. Azaroaren 17an Azebarri kultur elkartean elkartuko gara arratsaldeko 19:30etan. Aurten berba-kafea eta afari-merienda antolatuko dugu 10 euroren truke eta horretarako gurekin sukaldean arratsaldea pasako duten boluntarioak bilatzen ari gara. Berbalaguna izan ala ez, su artean gustura ibiltzen bazarete, erdu geugaz!

Beraz, afari-meriendara etorri nahi baduzue egizu...@gmail.com emailera mezua bidali eta sukaldean lagundu nahi izatekotan 619 935 541 zenbakira deitu ezazue.

Informazio gehiagorako klikatu hemen.
 


 

Azaroaren 20an 11:00etan, eskuratu gonbidapena!

Uretan aritzea asko maite duen irudimen handiko mutil kurios baten istorioa da. Duela mendeak eta mendeak ozeanoa ezagutzen ausartu zen lehena izan zen. Erakutsiko digu abenturaz abentura, munstroaren kontrako borroka irabaziz, posible dela itsasoak sor ditzazken beldur beltzak gainditzea eta ondoren milaka aberastasunaz loriatzea…

Noiz: azaroak 20, igandea, 11:00etan (12:00etako saioa beteta dago jada)
Non: Villamonte kultur etxea, Algorta
Norentzat: 6 urtetiko gorakoentzat, gurasoekin batera
Gonbidapena: doan, aldez aurretik eskatu formularioan, 644 277 155 (whatsapp)

Informazio gehiagorako klikatu hemen.


 

Koldo Zuazok eta Urtzi Goitik “Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskara” liburua aurkeztuko dute Getxon hilaren 22an. Algortako Azebarri Kultur Elkartean lotuko gara azaroaren 22an, martitzena, 19:30ean  Solasaldi hau Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuagaz elkarlanean antolatu dugu.

Interesa baduzu, animatu!

Hurrengo hitzordua:

  • Katixa Agirre “Atertu arte itxaron” abenduak 15, osteguna, 19:30ean, Villamonte Kultur Etxean.


AGENDA
AZAROA

10/ OSTEGUNA, 19:30, KEPA ALTONAGA "DIALEKTOAREN TXUTXUAGAZ", Algortako Azebarri Kultur Elkartean. Kepa Altonagagaz Euskalkia eta Batua, etsai ala lagun? eztabaidan arituko gara. Azebarri Kultur Elkarteak antolatuta.

11/ OSTIRALA, 21:00, BIHOTZA GAZTE San Martin jaia, Algortako Azebarri Kultur Elkartean. Peñagarikano eta Millan Telleria bertsolariegaz eta Oxabi erromeria taldeagaz. ALBEk antolatuta.

12-13/ ASTEBURUA, GetxONegin Pintxo Lehiaketa, Getxoko hainbat tabernatan pintxoak euro baten truke dastatzeko aukera izango duzue. Pintxoak daukan osagai sekretua asmatuz gero hainbat sari lortzeko aukera dago. Lehiaketari buruzko informazio gehiago hemen. Getxoko Udalak antolatuta.

13/ IGANDEA, BIZILAGUNAK BAZKARIA, Kulturarteko bazkariak. Izena eman beharra dago. Informazio gehiagorako eta izena emateko klikatu hemen.

16/ ASTEAZKENA, 19:30, MAHAI INGURUA: HERRIA ETA HIZKUNTZA, Algortako Villamonte Kultu Etxean, Hélène Charritton eta Battitta Boloquiren eskutik. Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta.

16/ ASTEAZKENA, 19:30, LEIOAKO EUSKARA IRAKURLE KLUBA, Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan. Juan Luis Zabalaren "Txistu eta biok" liburuaz arituko dira solasean irakurzaleak. Leioako Udal Liburutegiak antolatuta.

17/ OSTEGUNA, 18:00, IPUINAREN ORDUA, "Koloretakoak" ipuin kontaketa. Villamonteko haur-liburutegian, 4-10 urte bitartekoentzat. Sarrera doan. Getxoko udal liburutegiak antolatuta.

17/ OSTEGUNA, 19:30, BERBALAGUNON AURKEZPEN-AFARIA, Algortako Azebarri Kultur Elkartean. Berbakafea egin eta afaltzeko aukera izango dugu. Izena eman beharra dago. EGIZUk antolatuta.

20/ IGANDEA, 11:00 & 12:30, "OZEANOAREN KONKISTA" IPUIN KONTAKETA, Haize Othondogaz. Algortako Villamonte Kultu Etxean. EGIZUren Sendi Proiektuak eta Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta.

20/ IGANDEA, 19:30, MADDI OIHENART + LEUNen KONTZERTUA, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Sarrera doan: gonbidapenak azaroaren 18ra arte Kultur Etxean eta egun berean, ordu erdi lehenago txarteldegian. Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta.

22/ ASTEARTEA, 19:30, KOLDO ZUAZO ETA URTZI GOITI UKITXen, "Uribe Kostako, Txorierriko eta Mungialdeko euskara" liburuaren aurkezpena. Algortako Azebarri Kultur Elkartean (Euskal Herria 14-16).EGIZUk eta Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta.

26/ LARUNBATA, 12:00, ERIZ MAGOA, Algortako Villamonte Kultur Etxean. Sarrera doan, 4 urtetik gorakoentzat. Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak antolatuta.

26/ LARUNBATA, 19:00, NAZIOARTEKO TRIKITIXA JAIALDIA, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Sarrera 8€, dagoeneko Kultur Etxean salgai. Getxoko Udalak antolatuta.
Ondo segi eta gogoratu, dabilen mihiari ez zaio goroldiorik lotzen!
 
Rozio, Asier eta Garazi

-- 
EGIZU Getxo Euskaldun Elkartea
Martikoena kalea 16, 2-3
www.egizu.eus // 619 935 541






 
Mezu gehiago jaso nahi ez baduzu bidaliguzu mezua
egizu...@gmail.com helbidera eta gure posta zerrendatik kenduko zaitugu

egizu · Martikoena 16, 2. solairua 3. bulegoa · Getxo, Euskal Herria 48992 

Email Marketing Powered by MailChimp


Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages