|
EGIZU Getxo Euskaldun Elkartearen euskararen agend@
|
|
|
|
Kaixo, euskaltzale, udazkena jardueraz bete dugu zuentzat :) Behean dituzue azaroa topera hasteko, euskaraz, gozatu ahal izango dituzuen jarduerak.
Egin zuen aukera eta gorde zure interesekoak diren datak!
|
|
|
Areetako Andres Isasi Musika Eskolan “FutbolariaK eta printzesak” EIDABE konpainiaren antzezlanaz gozatu ahal izango dugu azaroaren 5ean, 18:00etan, 6 eta 13 urte bitarteko umeak dituzuen familientzat. Parekidetasunean eta berdintasunean hazi eta hezteko antzezlan honetan izena emateko beheko formulario bete, zuen datuekin, eta guk idatziko dizuegu, gonbidapenak non hartu ahal dituzuen esateko. Emanaldia Kultur Errota zirkuitoaren barruan antolatu dugu eta doakoa da, goza dezagun beraz!
Informazio gehiagorako klikatu hemen.
Antzezlanerako gonbidapenak eskuratzeko klikatu hemen eta bete formularioa.
|
|
|
|
This is a boxed text block. You can use it to draw attention to important content.
|
|
|
|
|
Errigorago joango gara aurten, izango gara ERRIGORAgo?
Urriaren 24an hasi zen Errigoraren kanpaina “NAFAR HEGOALDEKO UZTA EUSKARARI PUZKA” eta azaroaren 8ra arte gure saskia, edota saskiak, eskatu ahal izango ditugu. Hauxe beraz, Zazpiak Bat harreman sareak, Sortzenek, AEKk, Ikastolen Elkarteak eta Errigorak proposatzen digutena. Aurten gainera 2 saski: Beltza eta zuria. 20 ekoizle eta inoiz baino produktu eskeintza zabalagoarekin. Inoiz baino ERRIGORAgo! Eta guzti hau ZURI ESKER.
Getxon ondoko lekuetan eskatu daitezke saskiak:
– Ardaska “Elikadura arduratsua” denda ekologikoa (Algortako etorbidea 90, 94 612 06 18, Algorta)
– Getxoko Udal euskaltegia (Lope de Vega 12, 94 464 62 99, Romo)
– Lauaxeta aek euskaltegia (Iparbide 6, 94 430 47 34, Algorta)
– San Nikolas Ikastola (Areneazpi 15, 94 430 54 78, Algorta)
Internet bidez www.errigora.eus web gunean ere egin dezakezu eskaera eta Lauaxeta euskaltegian batu azaroaren 30ean.
Informazio gehiagorako klikatu hemen.
|
|
|
Berbalagunon aurkezpen-afaria azaroaren 17an
Berbalagunon ikasturte berriari hasiera emateko ohikoa bihurtu den aurkezpen-afaria prestatzen gabiltza. Azaroaren 17an Azebarri kultur elkartean elkartuko gara arratsaldeko 19:30etan. Aurten berba-kafea eta afari-merienda antolatuko dugu 10 euroren truke eta horretarako gurekin sukaldean arratsaldea pasako duten boluntarioak bilatzen ari gara. Berbalaguna izan ala ez, su artean gustura ibiltzen bazarete, erdu geugaz!
Beraz, afari-meriendara etorri nahi baduzue egizu...@gmail.com emailera mezua bidali eta sukaldean lagundu nahi izatekotan 619 935 541 zenbakira deitu ezazue.
Informazio gehiagorako klikatu hemen.
|
|
|
AZAROA
5/ LARUNBATA, 18:00, "FUTBOLARIAK ETA PRINTZESAK" Parekidetasunean hazi eta hezteko antzezlana. 6-13 urteko haurrentzat eta gurasoentzat. Areetako Andres isasi Musika Eskolan. Izena emateko:644277155. EGIZUko Sendi proiektuak antolatuta.
13/ IGANDEA, BIZILAGUNAK BAZKARIA, Kulturarteko bazkariak. Izena eman beharra dago. Informazio gehiagorako eta izena emateko klikatu hemen.
16/ ASTEAZKENA, 19:30, MAHAI INGURUA: HERRIA ETA HIZKUNTZA, Algortako Villamonte Kultu Etxean, Hélène Charritton eta Battitta Boloquiren eskutik. Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta.
17/ OSTEGUNA, 19:30, BERBALAGUNON AURKEZPEN-AFARIA, Algortako Azebarri Kultur Elkartean. Berbakafea egin eta afaltzeko aukera izango dugu. Izena eman beharra dago. EGIZUk antolatuta.
20/ IGANDEA, 11:00 & 12:30, "OZEANOAREN KONKISTA" IPUIN KONTAKETA, Haize Othondogaz. Algortako Villamonte Kultu Etxean. EGIZUren Sendi Proiektuak eta Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta.
20/ IGANDEA, 19:30, MADDI OIHENART + LEUNen KONTZERTUA, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Sarrera doan: gonbidapenak azaroaren 18ra arte Kultur Etxean eta egun berean, ordu erdi lehenago txarteldegian. Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta.
22/ ASTEARTEA, 19:30, KOLDO ZUAZO ETA URTZI GOITI UKITXen, "Uribe Kostako, Txorierriko eta Mungialdeko euskara" liburuaren aurkezpena. Algortako Azebarri Kultur Elkartean (Euskal Herria 14-16).EGIZUk eta Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta.
|
|
|
|
Ondo segi eta gogoratu, dabilen mihiari ez zaio goroldiorik lotzen!
Rozio, Asier eta Garazi
|
|
|
--
EGIZU Getxo Euskaldun Elkartea
Martikoena kalea 16, 2-3
www.egizu.eus // 619 935 541
|
|
|
|