
Parte hartzea oso erraza da:

Uribe Kostako 10 argazkilariren lanen batean oinarritu eta testu laburra (160 karaktere edo 100 berba gehienez) sortzeko aukera duzue hemendik eta maiatzaren 31ra arte.
Aurten hauek izan dira parte hartu duten argazkilari profesional edo zaletuak: Bego Elexpe Ortiz, Maite Ikaran Souville, Javi Alaña Azkoitia, Eider Moreno Carrero, Amaia Aparicio Tarin, Jose Mari Albisu Carrera, Maitane Sarralde Ussia, Maite Mentxaka Tena, Anton Alvarez Jimenez eta Naiara Elorriaga Lumbreras. Erandio, Getxo, Sopela, Berango eta Barrikakoak dira argazkilariok.
Aurtengo 10 argazkiak ikusteko argihizkiak.com webgune berrituan sartu, besterik ez duzue egin behar.
Oinarrietan berrikuntza bat egon da aurten, 16-18 urte bitartekoentzat sari berezia prestatu dugu, euren parte hartzea sustatu guran. Gazte zein heldu, behatu, inspiratu eta ekin lanari! Zuen testu ederren zain lotuko gara. Bitartean hemen dituzue iazko testu irabazleak argazkiekin batera.
Biharko ibilbidean izena emateko aukera duzue!! Idatzi getxo.t...@gmail.com helbidera edo deitu
688 635 350 zenbakira, Jonek 9:00etan non lotuko zareten konfirmatuko dizue!
Betiko Getxo: ekainaren 5ean, larunbata, goizeko 9:00etan.
Aurten ere, Toponimia ibilbideak egingo ditu Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak maiatza eta ekainean zehar.Ibilbideak euskaraz dira eta taldeka egin daitezke (ikastetxeak, euskaltegiak, berbalagun taldeak, aisialdi-taldeak, lagun koadrilak…).
Ibilbide berria eskainiko dute aurten: Punta Begoñako Galeriak. Bertan Getxoko historia, geologia, flora, fauna eta toponimia ezagutuko ditugu.
Informazio gehiagorako klikatu hemen.
--
AGENDA