BIZILAGUNAK/GETXO Elkartzeko bideak
FAMILIEN JAIA: MAIATZAK 21, ZABALA
Dantza afrikarrak + "Chertat" ipuin kontalaria, besteak beste!
Afrika mendebaldeko dantzen zertzeladak ezagutuko ditugu tailer
honetan; sou-sou, mossi, manden, peul kulturetara hurbilduko
gara. Dantza hauek ez dira ariketa fisiko aerobiko hutsa,
gorputzaren ezagutza sustatzen dute, norberaren bizipenak eta
sentimenduak musika eta mugimenduaren bidez adierazten lagunduko
digute SƶkolƩ taldeko lagunek.
Noiz: maiatzak 21, larunbata, 12:30-14:00
Non: J. B. Zabala ikastetxea (Zabala
Norentzat: 5 urtetik gorako umeentzat, gurasoekin batera
Izena eman lekua ziurtatzeko: 685 73 29 63, sendi...@yahoo.com
--Ipuina saharar honetan Chertatek eta lehoiak tratu bat egiten
dute. Baina tximua sartzen da tartean eta⦠Ipuin honen bidez
erakusten da zer nolako kalteak sortu ditzakeen tratu on eta
justu bat hausteak. Jexux Eizagirre Portillok eta Cheij Ahmed
Bahiak euskaraz eta hasanieraz kontatuko digute.
Noiz: maiatzak 21, larunbata, 16:30-17:30
Non: J. B. Zabala ikastetxeko liburutegi zaharra
Norentzat: 5 urtetik gorako umeentzat, gurasoekin batera
Izena eman lekua ziurtatzeko: 685 73 29 63, sendi...@yahoo.com
Kulturartekotasun arloko eragileok elkarlanean: Getxoko Etorkinen Plataforma, Ibilki, Egizu, Getxoko Udala, Eusko Jaurlaritza.
--
Maiatzaren 24ra arte Nafar hegoaldeko uztako kontserba-loteak eskatzeko aukera izango dugu. Eskaera internet bidez formulario honen bitartez zein Lauaxeta euskaltegian bertan egin daiteke (Iparbide 6, Algorta), eta ekainaren 8an Lauaxeta euskaltegira bila joaten garenean ordaindu beharko dugu. Aurten, zainzuriak, potxak, orburuak, barazki-menestra, pikillo piperrak, kremak eta tomate frijitua daude aukeran.
Eskutik eskura kanpainak kontsumo ohituretan aldaketak egiteko proposamena egiten digu, gure kontsumo eredua arduratsuagoa izateko. Elikadura burujabetzaren bidean Euskal Herriko kontsumitzaileok elkartu nahi ditu Errigorak, eta baita Nafarroa hegoaldeko ekoizleak ere. Errigoraren webgunean errigora.eus zehatzago irakurri ahal dituzue proiektuaren nondik norakoak.
Informazio gehiagorako klikatu hemen.
--
Maiatzean barrena ikasturtearen bukaerari begira mendizaleok azken-aurreko irteera prestatu dugu eta oraingoan Elorrioko Intxorta mendira joango gara. Oraingo honetan mendiaz aparte Durangoko Ibilaldiaz gozatu al izango dugu, menditik jaistean bertara joateko plana dagoelako. Beraz, maiatzaren 29an badakizu zein izango den planik ederrena...Egizu eta Ungari mendi taldekoekin batera mendira joatea!!! Faduran lotuko gara goizeko 9:00etan. Kotxea eramatekotan abisatu eta betiko moduan, izena emateko egizu...@gmail.com helbidera e-mail bat bidali mesedez.
Informazio gehiagorako klikatu hemen.
--
AGENDA