Maiatzaren 21ean, larunbatean, Zabala ikastetxean egun osoko egitaraua prestatu dugu SENDIko familientzat, BIZILAGUNAKeko familientzat eta interesa duten Getxoztar ororentzat. Elkar ezagutza sustatu nahi dugu heldu eta umeen artean, zubiak egin, jendea ezagutu, beste lekuetako dantzak ikasi, jakiak probatu, istorioak entzun… Probatzeko prest zaude? Ondo etorria izango zara!
Kultura aniztasunaren mundu eguna ospatzeko elkartuko gara familian, elkarrekin bazkaldu eta hainbat tailer eta esperientzia egingo ditugu, umeek zein helduek: dantzak, afrikako edarien tailerra, ipuin-kontaketak, bingoa, musika eta munduko janariak.
Non: Juan Bautista Zabala ikastetxea (Zabala kalea, Algorta)
Egitaraua: 12:30 Sökolé Afrikako dantzen tailerra // 13:30 Afrikako edarien tailerra (Senegal) // 14:30 munduko jakiekin bazkaria // 16:00 bingoa // 16:30 “Chertat eta lehoia” eta “Zozomikoteak” Saharako eta Euskal Herriko ipuinak.
Dantza afrikarrak Sökolé taldearekin
Afrika mendebaldeko dantzen zertzeladak ezagutuko ditugu tailer honetan; sou-sou, mossi, manden, peul kulturetara hurbilduko gara. Dantza hauek ez dira ariketa fisiko aerobiko hutsa, gorputzaren ezagutza sustatzen dute, norberaren bizipenak eta sentimenduak musika eta mugimenduaren bidez adierazten lagunduko digute Sökolé taldeko lagunek.
Noiz: maiatzak 21, larunbata, 12:30-14:00
Non: J. B. Zabala ikastetxea (Zabala
Norentzat: 5 urtetik gorako umeentzat, gurasoekin batera
Izena eman lekua ziurtatzeko: 685 73 29 63, sendi...@yahoo.com
“Chertat” ipuin-kontaketa Saharatik
Ipuina saharar honetan Chertatek eta lehoiak tratu bat egiten dute. Baina tximua sartzen da tartean eta… Ipuin honen bidez erakusten da zer nolako kalteak sortu ditzakeen tratu on eta justu bat hausteak. Jexux Eizagirre Portillok eta Cheij Ahmed Bahiak euskaraz eta hasanieraz kontatuko digute.
Noiz: maiatzak 21, larunbata, 16:30-17:30
Non: J. B. Zabala ikastetxeko liburutegi zaharra
Norentzat: 5 urtetik gorako umeentzat, gurasoekin batera
Izena eman lekua ziurtatzeko: 685 73 29 63, sendi...@yahoo.com
Kulturartekotasun arloko eragileok elkarlanean antolatuta: “Getxoko Etorkinen Plataforma” Federazioa, Ibilki elkartea, Egizu elkartea, Getxoko Udaleko Immigrazio eta Kulturartekotasun Zerbitzua.
Laguntzaileak: SOS Arrazakeria eta Eusko Jaurlaritza.
--
Aurten ere, Toponimia ibilbideak egingo ditu Bizarra Lepoan Euskara elkarteak apirila, maiatza eta ekainean zehar. Ibilbideak euskaraz dira eta taldeka egin daitezke (ikastetxeak, euskaltegiak, berbalagun taldeak, aisialdi-taldeak, lagun koadrilak…).
Bihar, maiatzak 21, Getxo Barria ibilbidea egingo dugu. Goizeko 9:00etan lotuko gara El Carmen elizan, Negurin. Ibilbidean parte hartzeko izena eman behar da 688.635.350 telefonoan edo idatzi getxo.t...@gmail.com helbidera (Jon) gaur eguerdiko 13:00ak baino lehen.
Animatu eta etorri gurekin Getxo Barria ezagutzera!
--
Maiatzaren 24ra arte Nafar hegoaldeko uztako kontserba-loteak eskatzeko aukera izango dugu. Eskaera internet bidez formulario honen bitartez zein Lauaxeta euskaltegian bertan egin daiteke (Iparbide 6, Algorta), eta ekainaren 8an Lauaxeta euskaltegira bila joaten garenean ordaindu beharko dugu. Aurten, zainzuriak, potxak, orburuak, barazki-menestra, pikillo piperrak, kremak eta tomate frijitua daude aukeran.
Eskutik eskura kanpainak kontsumo ohituretan aldaketak egiteko proposamena egiten digu, gure kontsumo eredua arduratsuagoa izateko. Elikadura burujabetzaren bidean Euskal Herriko kontsumitzaileok elkartu nahi ditu Errigorak, eta baita Nafarroa hegoaldeko ekoizleak ere. Errigoraren webgunean errigora.eus zehatzago irakurri ahal dituzue proiektuaren nondik norakoak.
AGENDA