Kaixo, euskaltzale, maiatzea bukatzear eta zaku bete plan dugu zuentzat!! Egin zeure aukera eta
gorde zure interesekoak diren datak!
Gure umeen elikadura moldea, diru publikoaren erabilera eta
kontsumo arduratsua jorratuko ditugu mahai-inguru honetan.
Eskoletako jantokien kudeaketa moldeak aldatzen ari dira, horren
aukerak, onurak eta moduak ezagutu eta ezagutarazi nahi ditugu.
Gobela ikastolako Txatxalin guraso elkarteak eta SENDI
proiektuko lagunok gonbidatzen zaituztegu mahai inguru honetara.
Markinako Bekobenta ikastetxe publikoko guraso elkarteko
ordezkaria, Alazne Intxauspe (EHNE Bizkaia) Iurretako baserritarra
eta Lurdes Imaz (EHIGEko koordinatzailea) arituko dira
solasaldian.
Noiz: maiatzak 25, asteazkena, 17:30-19:30
Non: Gobela ikastetxeko musika gela (Goierri 14, Neguri)
Norentzat: guraso, hezitzaile eta gaian interesa duen ororentzat (euskaraz)
Haurtzaindegi-zerbitzua: doan (aurretik jakinarazi)
Izena emanteko eta informazio gehiagorako klikatu hemen.
Alaine Agirregaz lotuko gara “X hil da” bere eleberriaz berba egiteko. Maitzaren 26an, eguena, 19:30ean, Villamonte Kultur Etxean.
Urtarrilean etortzekoa izan zen baina azken orduan ezin izan
zuenez gogoz geratu ginen eta maiatzean gurera etortzera
gonbidatu dugu
Irakurri baduzu edo gogoz bazabiltza, animatu!
Informazio gehiagorako klikatu hemen.
Hurrengo saioak:
- Adur Larrea “Gabriel Aresti BioGrafikoa” irailak 29, osteguna, 19:30ean. Lekua zehazteke.*Ekainaren 16ko hitzordua atzeratu egin dugu.
- urriak 27, osteguna, 19:30ean (lekua zehazteke). Bea Salaberri “Baionak ez daki”
--

Maiatzean barrena ikasturtearen bukaerari begira mendizaleok azken-aurreko irteera prestatu dugu eta oraingoan Elorrioko Intxorta mendira joango gara. Oraingo honetan mendiaz aparte Durangoko Ibilaldiaz gozatu al izango dugu, menditik jaistean bertara joateko plana dagoelako. Beraz, maiatzaren 29an badakizu zein izango den planik ederrena...Egizu eta Ungari mendi taldekoekin batera mendira joatea!!! Faduran lotuko gara goizeko 9:00etan. Kotxea eramatekotan abisatu eta betiko moduan, izena emateko egizu...@gmail.com helbidera e-mail bat bidali mesedez. 26 / OSTEGUNA, 19:00-21:00, IRRINTZI IKASTAROA, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Izena emateko: 635721155 edo sopelakopa...@gmail.com. Prezioa:10€. Sopelako panderojoleen elkarteak antolatuta. 26 / OSTEGUNA, 19:30, ALAINE AGIRRE "X hil da", Algortako Villamonte Kultur Etxean lotuko gara UKITX-eko lagunak. EGIZUk antolatuta
27 / OSTIRALA, 17:30-19:30, PARKEAN OLGETAN, Algortako
Aldapako parkean. Begirale-talde batekin olgetan ibiliko gara dinamika
ezberdinak eginez. EGIZU elkartearen Sendi proiektuak antolatuta.
28 / LARUNBATA, 11:00-13:00, GETXO ABENTURARAKO ESPAZIOA, (ginkana). Andra Mariko kiroldegitik hasita, 7 urtetik gorako haurrentzat. Izena eman beharra dago (685 73 29 63, Lander). Informazio gehiagorako klikatu hemen. EGIZU elkartearen Sendi proiektuak antolatuta. 29 / IGANDEA, 9:00, MENDI-IRTEERA + IBILALDIA, Fadura
kiroldegiko aparkalekuan lotuko gara Durangora joateko. Mendian goiza
eman ostean ibilaldira joango gara eguna jai-giroan bukatzeko. Izena emateko bidali mezua: egizu...@gmail.com helbidera. Ungari mendi taldeak eta EGIZUk antolatuta. 2 / OSTEGUNA, 17:30-19:30, BIZIKLETA-MEKANIKA TAILERRA FAMILIAN, lekua zehazteke, 6 urtetik gorako haurrentzat, gurasoekin batera. Izena eman beharra dago (685 73 29 63, Lander).Tailerrera eraman beharrekoa ikusteko eta informazio gehiagorako klikatu hemen. Tailerrera eraman beharrekoa ikusteko eta informazio gehiagorako klikatu hemen.Tailerrera eraman beharrekoa ikusteko eta informazio gehiagorako klikatu hemen. EGIZU elkartearen Sendi proiektuak antolatuta.
10 / OSTIRALA, 19:00-21:00, OLERKI XUXURLATUA TAILERRA, Algortako Villamonte Kultur Etxeko liburutegian. Izena eman beharra dago. eta informazio gehiago atxiki duzuen pdf-an. Kalabazan elkarteak eta Getxoko liburutegiek antolatuta.
18 / LARUNBATA, 11:00-13:00, OLERKI XUXURLATUA TAILERRA, Algortako Villamonte Kultur Etxeko liburutegian. Izena eman beharra dago. eta informazio gehiago atxiki duzuen pdf-an. Kalabazan elkarteak eta Getxoko liburutegiek antolatuta.
23 / OSTEGUNA, 18:00etatik aurrera, UMEEN SAN JUAN SUA JAIA, Parranda tutiplen haurrentzako ikuskizuna, besteak beste! Algortako San Nikolas Plazan.
*
IRAILAK 29, OSTEGUNA, 19:30, ADUR LARREA "Gabriel Aresti BioGrafikoa", lekua zehazteke. EGIZUk antolatuta.**
--