Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan, apirilean, Miren Agur Meabe gonbidatuko dugu “Urtebete itsasargian” liburuaz egiteko. Apirilaren 21ean, osteguna, 19:30ean, Algortako Geltokiko Plazan.
Oraindik ez baduzu irakurri gogoratu Getxoko liburutegietan maileguan hartu dezakezula liburua eta Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoaren abantailak aprobetxatu!! (Egitasmoaren inguruko informazio gehiagorako klikatu hemen).
Irakurri baduzu edo gogoz bazabiltza, animatu eta erdu geugaz!

Informazio gehiagorako klikatu hemen.
--
Aurten ere, Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak Toponimia ibilbideak egingo ditu apirila, maiatza eta ekainean zehar. Ibilbideak euskaraz dira eta taldeka egin daitezke (ikastetxeak, euskaltegiak, berbalagun taldeak, aisialdi-taldeak, lagun koadrilak…).
Ibilbide berria eskainiko dugu aurten: Punta Begoñako Galeriak. Bertan Getxoko historia, geologia, flora, fauna eta toponimia ezagutuko ditugu.
Ibilbide bakoitza larunbat edo igande batean ere eskainiko dugu, egun hauetan etor zaitezkete gurekin Getxo ezagutzera (aldez aurretik izena eman behar da):
Hezeguneak: apirilaren 23an, larunbata, goizeko 9:00etan.
Kostaldeko Getxo: maiatzaren 7an, larunbata, goizeko 9:00etan.
Getxo Barria: maiatzaren 21ean, larunbata, goizeko 9:00etan.
Betiko Getxo: ekainaren 5ean, igandea, goizeko 9:00etan.
Punta Begoñako Galeriak: ekainaren 18an, larunbata, goizeko 9:00etan.
Dagoeneko ibilbideak eskatu ditzakezue e-postaz getxo.t...@gmail.com edo 688 635 350 telefonora deituz (Jon).
Informazio gehiagorako klikatu hemen.
--
Maiatzaren 5ean Euskararen Berbodromoa egingo
dugu, aurtengoa V.edizioa izanik.
Egunean zehar 3 saio antolatuko ditugu. Goizez, 9:00etan eta 11:00etan, Areetako Eskoletako Plazan lotuko gara eta arratsaldez, 19:00etan Romoko Gure Etxea tabernan.
Zer da berbodromoa? Zertarako da? Norentzat da?
Euskara kalera ateratzea eta euskararen erabilera indartzea da
berbodromoaren helburua, jendea berbodromoan euskaraz berbetan
jarriz. Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera
animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi
dituenari aukera horiek ematea; nahiz eta euskalduna izan,
ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea…
azken finean, euskara eta euskaraz konpartitzea. Berbodromoan,
euskaldunak elkartuko dira eta elkar ezagutuko dute, eta
jai-giroan tarte atsegin bat pasatuko dute.
Informazio gehiagorako klikatu hemen.
--
AGENDA