MENDI IRTEERA + V.BERBODROMOA + MINTZA EGUNA

2 views
Skip to first unread message

Egizu Getxo Euskaldun

unread,
Apr 25, 2016, 1:46:58 PM4/25/16
to Egizu Getxo Euskaldun
Kaixo, euskaltzale, apirila amaitzear badago ere... zaku bete plan dugu zuentzat :)

Gorde zuen interesekoak diren datak!!!

BERRIAK

26246710110_70eb7ce2fb_z

Oraingoan Karrantza aldera joango gara mendian gora ibiltzera, PeƱa Morora hain zuzen ere. Mendi honek 818m inguru ditu eta erdi mailako zailtasuna dauka, beraz, oraingoan aitzakiarik ez gurekin mendira etortzeko. Apirilaren 30ean, larunbata, Ungari mendi taldekoekin batera hilabete honetako irteera antolatu dugu eta zu gonbidatuta zaude!!!

Eman izena egizu...@gmail.com e-mail helbidean eta prestatzen joan 30ean goizeko 9:00etan Fadurako aparkalekutik irteteko.

Anima zaitezte!!!

--

25270334319_d157de5d35_k

Maiatzaren 5ean Euskararen Berbodromoa egingo dugu, aurtengoa V.edizioa izanik.

Egunean zehar 3 saio antolatuko ditugu. Goizez, 9:00etan eta 11:00etan, Areetako Eskoletako Plazan lotuko gara eta arratsaldez, 19:00etan Romoko Gure Etxea tabernan.

Zer da berbodromoa? Zertarako da? Norentzat da?
Euskara kalera ateratzea eta euskararen erabilera indartzea da berbodromoaren helburua, jendea berbodromoan euskaraz berbetan jarriz. Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera horiek ematea; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea… azken finean, euskara eta euskaraz konpartitzea. Berbodromoan, euskaldunak elkartuko dira eta elkar ezagutuko dute, eta jai-giroan tarte atsegin bat pasatuko dute.

Informazio gehiagorako klikatu hemen.

--

26225511140_fa7b128770_z

Euskal Herriko mintzalagunen jaia Atarrabian izango da aurten, maiatzaren 14an. IruƱerriko Mintzakideek eta bertako Karrikaluze euskaltzaleen elkarteak hartu dute eguna antolatzeko lekukoa.

Egun osoko egitaraua ari dira prestatzen Mintza Eguna festa handia, dibertigarria, gogoratzeko modukoa izan dadin. Egitaraua irakurtzeko eta informazio gehiagorako klikatu hemen.

Euskaltzaleen topaguneak Getxotik irtengo den autobusa antolatu du (Getxo-Derio-Bilbo-Izarra-Atarrabia) egun osoko festara joateko. Asmoa da 11:00etan Atarrabian egotea eta 18:30- 19:00 aldera Atarrabiatik irtetea.

Maiatzaren 6a baino lehen eman izena!

Informazio gehiagorako klikatu hemen.

--

AGENDA

APIRILA

27 / ASTEAZKENA, 10:15, 16:15 & 19:00, BERBODROMOA LEIOAN, Sakoneta Kiroldegian. Izena eman beharra dago: 688 850 129 / berbald...@gmail.com. Leioako Berbaldun egitasmoak antolatuta.

29 / OSTIRALA, 21:00, "Shane MacGowanen gibela", Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Sarrera: 5€. Sopelako udalak antolatuta.

30 / LARUNBATA,
9:00, MENDI-IRTEERA PEƑA MORORA
,
Fadura Kiroldegiko aparkalekuan lotuko gara karrantza aldera joateko.
Izena emateko eta informazio gehiagorako klikatu hemen.Ā  Ungarik eta EGIZUk antolatuta.


MAIATZA

2/ ASTELEHENA, 19:00, SUKALDARITZA IKASTAROA, Erandioko Bekoa ikastetxean, maiatzaren 2tik hasita astelehenero. Informazio gehiagorako eta izena emateko:berbalagu...@gmail.com. Erandioko Berbalagunak eta Berbots Euskara Elkarteak antolatuta. (Kartela atxiki duzue).

5 / OSTEGUNA, 9:00,11:00 & 19:00, V.BERBODROMOA, Goizeko saioak Areetako Eskoletako Plazan izango dira, arratsaldekoa, berriz, Romoko Gure Etxea taberna inguruan. Informazio gehiagorako klikatu hemen. EGIZUk antolatuta.

6 / OSTIRALA, MINTZA EGUNEAN IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA! Informazio gehiagorako klikatu hemen. Euskaltzaleen Topaguneak eta Karrikaluze Euskaltzaleen Elkarteak antolatuta.

7 / LARUNBATA, 9:00, TOPONIMIA IBILBIDEA: Kostaldeko Getxo, Izena emateko eta informazio gehiagorako klikatu hemen. Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak antolatuta.

13 / OSTIRALA, 17:30-19:30, PARKEAN OLGETAN, Getxoko Malakate parkean. Begirale-talde batekin olgetan ibiliko gara dinamika ezberdinak eginez. EGIZU elkartearen Sendi proiektuak antolatuta.

14 / LARUNBATA, 11:00, MINTZA EGUNA, Atarrabian. Egun osoko egitaraua ikusteko klikatu hemen. Euskaltzaleen Topaguneak eta Karrikaluze Euskaltzaleen Elkarteak antolatuta.


20 / OSTIRALA, 17:30-19:30, PARKEAN OLGETAN, Algortako ALdapako parkean. Begirale-talde batekin olgetan ibiliko gara dinamika ezberdinak eginez. EGIZU elkartearen Sendi proiektuak antolatuta.

21 / LARUNBATA, 9:00, TOPONIMIA IBILBIDEA: Getxo Barria, Izena emateko eta informazio gehiagorako klikatu hemen. Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak antolatuta.

26 / OSTEGUNA, 19:30, ALAINE AGIRRE "X hil da", Algortako Villamonte Kultur Etxean lotuko gara UKITX-eko lagunak. EGIZUk antolatuta

27 / OSTIRALA, 17:30-19:30, PARKEAN OLGETAN, Areetako Eskoletako enparantzan. Begirale-talde batekin olgetan ibiliko gara dinamika ezberdinak eginez. EGIZU elkartearen Sendi proiektuak antolatuta.


EKAINA

5 / LARUNBATA, 9:00, TOPONIMIA IBILBIDEA: Betiko Getxo, Izena emateko eta informazio gehiagorako klikatu hemen. Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak antolatuta.

16 / OSTEGUNA, 19:30, ADUR LARREA "Gabriel Aresti BioGrafikoa", Algortako Villamonte Kultur Etxean lotuko gara UKITX-eko lagunak. EGIZUk antolatuta.

18 / LARUNBATA, 9:00, TOPONIMIA IBILBIDEA: Punta BegoƱako Galeriak, Izena emateko eta informazio gehiagorako klikatu hemen. Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak antolatuta.

--------------------------------------------
Ondo segi eta gogoratu, dabilen mihiari ez zaio goroldiorik lotzen!


Lander, Rozio, Asier eta Garazi
--
EGIZU Getxo Euskaldun Elkartea
www.egizu.eus // 619 935 541
sukaldaritza ikastaroa.jpg
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages