Biharko ibilbidean izena emateko aukera duzue!! Idatzi getxo.t...@gmail.com helbidera edo deitu
688 635 350 zenbakira, Jonek 9:00etan non lotuko zareten konfirmatuko dizue!
Kostaldeko Getxo: maiatzaren 7an, larunbata, goizeko 9:00etan.
Aurten ere, Toponimia ibilbideak egingo ditu Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak maiatza eta ekainean zehar. Ibilbideak euskaraz dira eta taldeka egin daitezke (ikastetxeak, euskaltegiak, berbalagun taldeak, aisialdi-taldeak, lagun koadrilak…).
Ibilbide berria eskainiko dute aurten: Punta Begoñako Galeriak. Bertan Getxoko historia, geologia, flora, fauna eta toponimia ezagutuko ditugu.
Informazio gehiagorako klikatu hemen.--
Egitasmoan parte hartzea oso erraza da:
Maiatzean parte hartu dutenen artean 30€-ko erosketa txekea zozketatuko dugu! Zozketan parte hartzeko Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoan parte hartu beharko duzu!
Informazio gehiagorako klikatu hemen.
--
Hurrengo Hazibideak-en proposamena guraso eta hezitzaileontzat mahai-inguru bat izango da, eta elikaduraren gaia ekarriko dugu eztabaidara. Oraingoan Gobela ikastolako Txatxalin Guraso Elkarteko lagunekin batera antolatzen ari gara.
Gobela ikastolako Txatxalin guraso elkarteak eta SENDI proiektuko lagunok gonbidatzen zaituztegu mahai inguru honetara.
Markinako Bekobenta ikastetxe publikoko guraso elkarteko ordezkaria, Alazne Intxauspe (EHNE Bizkaia) Iurretako baserritarra eta Lurdes Imaz (EHIGEko koordinatzailea) arituko dira solasaldian.
Noiz: maiatzak 25, asteazkena, 17:30-19:30
Non: Gobela ikastetxeko musika gela (Goierri 14, Neguri)
Norentzat: guraso, hezitzaile eta gaian interesa duen ororentzat (euskaraz)
Haurtzaindegi-zerbitzua: doan (aurretik jakinarazi)
Izena eman: egizu.eus-en , 685 73 29 63 (Lander) edo sendi...@yahoo.com
Izena emateko eta informazio gehiagorako klikatu hemen.
--
AGENDA