"Heroiak" antzezlanerako SARRERAK + BERBALAGUNA, KONTURATZERAKO EUSKARAZ! + ASTEBURU PASA

3 views
Skip to first unread message

Egizu Getxo Euskaldun

unread,
Oct 4, 2016, 7:16:28 AM10/4/16
to Egizu Getxo Euskaldun
Kaixo, euskaltzale, udazkena topera hasi dugu gurean eta gaurkoan ere gonbidapenak, txangoak, solasaldiak... ditugu zuentzat :)
Egin zure aukera eta gorde zure interesekoak diren datak!

BERRIAK

Urriaren 8an, zapatuan, HEROIAK antzezlana izango da Areetako Andres Isasi musika eskolan eta 5 sarrera bikoitz ditugu zuei oparitzeko. E-posta erantzuten duten lehenengo bostei oparituko dizkiegu, gure proiektuetako kide edo partaide badira (bidaliguzu izen-abizenak gure datu basean ).

EGIZUko gainerako lagunek (edo sarrerak doan eskuratzeko aukera izan ez dutenek) 5€tan eskuratzeko aukera izango duzue gurekin taldean eskatuz gero.

Sarrerak 5€-tan eskurazteko bidaliguzu mezua eta gu taldea osatzen saiatuko gara.

 HEROIAK:
Noiz: Urriaren 8an, zapatuan
Non: Areetako Andres Isasi Musika eskolan
Ordua: 20:00etan

--

Berbalagunagaz konturatzerako euskaraz!

http://www.egizu.eus/wp-content/uploads/2016/09/29871934615_880ee8f9d8_z.jpg

Berbalagun bihurtzeko arrazoiak asko izan daitezke: ahaztutako hizkuntza freskatzeko, jende berria ezagutzeko, ilobarekin hitz egiteko, beste batzuei hori guztia egiten laguntzeko… baina denek badute zerbait amankomunean: aisialdiaz euskaraz gozatzen dute eta, arian-arian, lagun giro euskalduna sortzen dute. Askok, gainera, egitasmoaren helburua bete ostean ere elkartzen jarraitzen dute. Hori ere, esperientziak erakutsi digu.

Euskaraz aritzeko ohiturarik ez dutenak ohitura dutenekin elkartzen ditugu berbalagun egitasmoan, erabileran eragiteko eta hizketarako konfiantza eta gune berriak eskaintzeko. Bospasei laguneko taldeak izaten dira Berbalagunak: batzuk beren hizkuntza gaitasuna hobetzen dute, hizketarako lotsa galtzen dute eta konturatzerako euskaraz aritzen dira berbetan. Besteek, berriz, inguruko euskaltzaleei euskaraz bizitzen lagunduz euskarari ekarpena egiten diote.

Parte hartzeko baldintza bakarrak dira euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko konpromisoa hartzea

Izena emateko eta informazio gehiagorako klikatu hemen.

--

Urriaren 14tik 16ra asteburu-pasan joango gara!

http://www.egizu.eus/wp-content/uploads/2016/09/29824754912_3eab94bf6f_z.jpg

Ikasturte hasierarekin batera badator uda osteko lehenengo mendi irteera. Oraingoan, botak jantzi eta Leza+Nafarroa Oinezera (Biana) joango gara. Ostiralean 18:00ak aldera irten eta Lezara abiatuko gara, bertan lo egin eta hurrengo egunean “El leon dormido” igotzera joango gara. Menditik bueltan deskantsatu eta berriro Lezara, bertan lo egin eta hurrengo egunean Bianara, Nafarroa Oinezera, joango gara. Igande arratsaldean kotxea hartu eta berriro buelta herrira.

Asteburu ederra daukagu aurretik! Animatu eta izena eman: egizu...@gmail.com. Kotxea izatekotan abisatu.

--

AGENDA

URRIA

8/ LARUNBATA, 13:00, "HERRIKO JAIAK" HAUR ANTZERKIA, Potxin eta Patxin pailazoen eskutik Algortako San Nikolas Plazan, sarrera dohainik. Getxoko Udalak antolatuta.

8/ LARUNBATA, 20:00, "HEROIAK" ANTZERKIA  Helduentzat, Txalo taldearen eskutik. Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Sarrera: 10€. Getxoko Udalak antolatuta.

13/ OSTEGUNA, 19:30, ARGIHIZKIAK lehiaketaren sari banaketa eta erakusketaren inagurazio ekitaldia, Algortako Torrene Aretoan. HIRUKA komunikazio-taldeak eta EGIZUk antolatuta.

14-16/ OSTIRALA, 18:00,  MENDI IRTEERA & NAFARROA OINEZ, Lezan eta Bianan asteburu ederra pasatuko dugu, informazio gehiagorako klikatu hemen. Ungari mendi taldeak eta EGIZUk antolatuta.

15/ LARUNBATA, 13:00, "ONGI ETORRI, FINDEMUNDO" ANTZERKIA, adin guztientzat. Algortako San Nikolas Plazan, sarrera dohainik. Getxoko Udalak antolatuta.

16/ IGANDEA, 18:00, "MARIKIXKUR ETA HIRU HARTZAK", Haurrentzako antzerkia. Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Sarrera: 5€. Getxoko Udalak antolatuta.

20/ OSTEGUNA, 18:00, "IPUIN TXIKIAK", 4-8 urte bitartekoentzat. Gobelako Haur Liburutegian Ines Bengoaren eskutik. Sarrera dohainik. Getxoko Udal liburutegiek antolatuta.

27/ OSTEGUNA, 19:30, UKITX: BEA SALABERRI "Baionak ez daki", Algortako Torrene Aretoan (Torrene kalea,5) bilduko gara Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan. EGIZUk antolatuta.

--------------------------------------------
Ondo segi eta gogoratu, dabilen mihiari ez zaio goroldiorik lotzen!

Lander, Rozio, Asier eta Garazi

--
EGIZU Getxo Euskaldun Elkartea
www.egizu.eus // 619 935 541
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages