IRAKURZALEEN TXOKOA + MINTZA EGUNA + EUSKALKIAK.EUS + BEHARSAREA

0 views
Skip to first unread message

Egizu Getxo Euskaldun

unread,
Apr 11, 2016, 1:03:16 PM4/11/16
to Egizu Getxo Euskaldun
Kaixo, euskaltzale, apirilean ere, zaku bete plan dugu zuentzat :)

Gorde zuen interesekoak diren datak!!!

BERRIAK
IGO: Apirilaren 4tik maiatzaren 31ra

Apirilaren 4an bigarrenez, Irakurri, gozatu eta oparitu! egitasmoa martxan jarri genuen Getxon.

  • Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak
  • Esperientziaren “bidaiaz gozatzeko” gonbidapena egin dute antolatzaileek aurten
  • Egizu elkartea, Getxoko Udalak eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarriko da martxan egitasmoa. Udal liburutegiak, BOLiBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendak egitasmoaren ezinbesteko kolaboratzaileak dira.
  • Apirilaren 4an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du. Liburu dendetan, ekainaren 11ra arte.
  • Euskal Herri osoko 50 herritan gauzatuko da egitasmoaren hamargarren edizioa, Getxon bigarrenez antolatuko dugu.
  • Parte hartzailek txeke horrekin %35 merkeago erosiko du norbaiti ( edo bere buruari) oparituko dion euskarazko beste liburu bat.

Parte hartzea oso erraza da:

  • Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango dugu.
  • Liburua irakurri, liburutegira itzuli , eta fitxa erraz bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
  • Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.

Informazio gehiagorako klikatu hemen.

--
Miren Agur Meabe gurean izango da

Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan, apirilean, Miren Agur Meabe gonbidatuko dugu “Urtebete itsasargian” liburuaz egiteko. Apirilaren 21ean, osteguna, 19:30ean, Algortako Geltokiko Plazan.

Oraindik ez baduzu irakurri gogoratu Getxoko liburutegietan maileguan hartu dezakezula liburua eta Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoaren abantailak aprobetxatu!! (Egitasmoaren inguruko informazio gehiagorako klikatu hemen).

Irakurri baduzu edo gogoz bazabiltza, animatu eta erdu geugaz!

Miren Agur Meabe gurean izango da

Informazio gehiagorako klikatu hemen.

--

25311563081_1864d4ac80_z

Euskal Herriko mintzalagunen jaia Atarrabian izango da aurten, maiatzaren 14an. Iruñerriko Mintzakideek eta bertako Karrikaluze euskaltzaleen elkarteak hartu dute eguna antolatzeko lekukoa.

Egun osoko festara joateko autobusak antolatuko ditugu. Aurrerago emango dizuegu egitaraua eta autobusen ibilbidearen berri. Bitartean, euskaltzaleen artean egun polita igaro nahi baduzue, gorde data agendan!

Data berean Getxoztarrok, San Isidroak izango ditugu Andra Mari auzoan. Hori dela eta Egizutarrok bi jaietara gonbidatu nahi zaituztegu, beti ere San Isidroei indar gehiago emanez. Beraz, zuen esku geratuko da esandako asteburua non gozatu.

2015eko Berako Mintza Eguneko argazkiak ikusteko, egin klik hemen.

--

AGENDA

APIRILA

13 / ASTEAZKENA, 18:00, GAI-JARTZAILETZA ikastaro laburra, Maite Berriozabal Berrizbeitiarekin Algortako Aldai Patronatuan. Izena emateko  eta informazio gehiagorako klikatu hemen.ALBEK eta Bertsozale Elkarteak antolatuta.

14 / OSTEGUNA, 19:30, EUSKALKIAK.EUS webgunearen aurkezpena, Koldo Zuazorekin AZEBARRI Kultur Elkartean (Euskal Herria kalea 14-16). Kartela atxiki duzue. Informazio gehiagorako klikatu hemen.AZEBARRIk antolatuta.

16 / LARUNBATA, 16:30, URPEKARITZA IKASTARO LABURRA, Gobela kiroldegian, 18 urtetik aurrerako Mintzakuadrilletako kideentzat. Mintzakuadrillako lagunek antolatuta.

16 / LARUNBATA, 18:00, JOTA IKASTAROA, AIKO taldearekin Plentziako Kultur Etxean (Goñi portalean). Izena emateko (apirilak 13 azken eguna) eta informazio gehiagorako klikatu hemen.Uribe Kostako Berbalagun egitasmoak antolatuta.

20 / ASTEAZKENA, 18:00, EPAILETZA ikastaro laburra, Joseba Santxo Uriarterekin Algortako Aldai Patronatuan. Izena emateko  eta informazio gehiagorako klikatu hemen.ALBEK eta Bertsozale Elkarteak antolatuta.

21 / OSTEGUNA, 19:30, UKITX: URTEBETE ITSASARGIAN,Miren Agur Meabe  idazleagaz lotuko gara bere liburuaz berba egiteko,  Algortako Geltokiko Plazan. EGIZUk antolatuta.

22 / OSTIRALA, 19:00, JOTAMENTALA DOKUMENTALA, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean.Informazio gehiagorako klikatu hemen.Uribe Kostako Berbalagun egitasmoak antolatuta.

--

BEHARSAREA.EUS/ GETXO

Beharsarea.eus/Getxon "jendea behar dut" atalean bi iragarki egon dira azken egunotan:

Txertatutako irudia 1


--------------------------------------------
Ondo segi eta gogoratu, dabilen mihiari ez zaio goroldiorik lotzen!


Lander, Rozio, Asier eta Garazi
--
EGIZU Getxo Euskaldun Elkartea
www.egizu.eus // 619 935 541
euskalkiak.png
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages