Kaixo, euskaltzale, ekainean ere zaku bete plan dugu zuentzat!! Egin zeure aukera eta gorde zure interesekoak diren datak!BERRIAK

Ekaineko bizikleta-irteera hilaren 1an izango da, mugaz bestaldera joango gara eta Euskal Herritik aterako gara, bere garaian Bizkaiko eremuetan izan ziren lurraldeetara, Castro aldera, Talledo herrixkaraino. Ezaguna zaigun Arenako bidegorriari helduta, Kobaroneko Itsaslur paseolekutik Castrora sartuko gara, eta Done Jakue bidetik Otañesera joango gara.
Areetatik, 30km inguru eginda, itzultzeko beste horresbeste egin beharko da, kostaldeko bidetik edo bidegorritik, baina nekea nabaritzen dutenentzat Renfea dago ezkerraldera hurbiltzeko.
Heldu aurreko egunetan, eguraldiaren arabera itxiko ditugu irteeraren xehetasunak.
Eguna, ordua eta lekua: Ekainak 11, larunbata.
Fadurako Parkinean: 9:00
Bizkaia Zubia Portun: 9:30
Portuko Bidegorrian: 9:50
Kilometro-kopurua: 61km joan-etorria.Trena (renfe) bidean: Muskiz-Barakaldo linea.
Ibilbidea: http://mugibili.euskadi.eus/mugibili/view.do?id=49503
Zailtasuna: Ertaina. Done jakue bideko mendate txikia Ontonen. Trena bidean dago Muskizera arte. Barakaldo-Muskiz linea.
Oharra: arropa egokia eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu.
Harremanetarako telefonoak: 652 73 54 45 / 685 732 963
Informazio gehiagorako klikatu hemen.
--

ArgIHIzkiak lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu berri dugu, zure testua sortu eta bidali gura badiguzu, garaiz zabiltza. Ekainaren 12ra arte jasoko ditugu formulario honen bidez 10 argazki hauetakoren batean oinarritutako lanak. Hemen behean duzue prentsa-oharra azalpen guztiekin, lagunen artean zabaltzen lagunduko diguzue? Eskerrik asko, eta baita orain arte parte hartu duzuen guztiei ere!
--
Beharsarea Getxon euskaraz egiten den lana eskaini eta eskatzeko tresna sinple eta eraginkorra da. Beharraren adiera biak uztartzen ditu: lana eta alor horretako premiak uztartzeko gunea da Beharsarea.
EGIZU elkarteak kudeatzen du, euskarazko lanak bideratu eta, bide batez, lan alorrean euskararen erabilera sustatzeko.
Bitartekaritza: Beharsareak bitartekari lana egiten du langile euskaldunak behar dituztenen eta lan horiek egin nahi dituzten herritarren artean. Bertara bidalitako iragarkiak argitaratzen ditu eta erabiltzaileen arteko harremana bideratzen du, besterik gabe. Ez du erabiltzaileen nortasuna egiaztatzen, eta ezin du bermatu erabiltzaileek emandako datuak egiazkoak direnik. Beharsarea ez da erabiltzaileek emandako informazioen erantzule izango, ez eta argitaratuko informazioak edo horren erabilerak ekar lezakeen edozelako kalteren inguruko inolako erantzukizunik hartuko ere.
Kuxkuxeatu beharsarea.eus/Getxon dauden iragarkiak eta zeure gustukoak ez badira zeurea jarri!
--
EKAINA
10 / OSTIRALA, 19:00-21:00, OLERKI XUXURLATUA TAILERRA, Algortako Villamonte Kultur Etxeko liburutegian. Izena eman beharra dago. Informazio gehiago atxiki duzuen pdf-an. Kalabazan elkarteak eta Getxoko liburutegiek antolatuta.
11 / LARUNBATA, 20:00, AKABUKO MARTXEA dokumentalaren aurkezpena, Algortako Bihotz Alai plazan. Getxoko udalak antolatuta.
14 / ASTEARTEA, 18:00, BUZTINAREKIN ETA NATURAREKIN JOLASEAN, 5-12 urte bitarteko umeentzat, haien gurasoekin batera. Goñi Portalean (Plentzia). Izena eman beharra dago, informazio gehiagorako klikatu hemen. Uribe Kostako berbalagun egitasmoak antolatuta.
16 / OSTEGUNA, 18:00, KARABI KARABA IPUIN KONTALARIA, Gobelako haur-liburutegian, 5-10 urte butartekoentzat. Getxoko udalak antolatuta.
17 / OSTIRALA, 22:00, BALKOITIK BALKOIRA BERTSO-SAIOA, Jone Uria eta Beñat Gaztelumendigaz, Algortako Etxetxu plazan (Portu Zaharrean). ALBEk antolatuta.
18 / LARUNBATA, 10:00-13:30, PIRAGUA IRTEERA, Troka abenturan elkartuko dira (Gorliz). Izena eman beharra dago. Informazio gehiago atxiki duzuen kartelean. Uribe Kostako berbalagun egitasmoak antolatuta.
18 / LARUNBATA, 11:00-13:00, OLERKI XUXURLATUA TAILERRA, Algortako Villamonte Kultur Etxeko liburutegian. Izena eman beharra dago. Informazio gehiago atxiki duzuen pdf-an. Kalabazan elkarteak eta Getxoko liburutegiek antolatuta.
22 / ASTEARTEA, 18:00, MUSIKAREKIN JOLASTEN, 5-12 urte bitarteko umeentzat, haien gurasoekin batera. Urdulizko Kultur Etxean. Izena eman beharra dago, informazio gehiago atxiki duzuen kartelean. Uribe Kostako berbalagun egitasmoak antolatuta.
23 / OSTEGUNA, 18:00etatik aurrera, UMEEN SAN JUAN SUA JAIA, Parranda tutiplen haurrentzako ikuskizuna, besteak beste! *** LEKUA ZEHAZTEKE
25 / LARUNBATA, 13:00, SKRATX ameztu kale-antzerkia, Zubiletako landan. Getxoko Udalak antolatuta.
*IRAILAK 29, OSTEGUNA, 19:30, ADUR LARREA "Gabriel Aresti BioGrafikoa",, lekua zehazteke. EGIZUk antolatuta.**
--------------------------------------------
Ondo segi eta gogoratu, dabilen mihiari ez zaio goroldiorik lotzen!Lander, Rozio, Asier eta Garazi--