V. argIHIzkiak literatura lehiaketan parte hartu daiteke jada. Uribe Kostako 10 argazkilariren lanen batean oinarritu eta testu laburra (160 karaktere edo 100 berba gehienez) sortzeko aukera duzue maiatzaren 31ra arte.
Aurten hauek izan dira parte hartu duten argazkilari profesional edo zaletuak: Bego Elexpe Ortiz, Maite Ikaran Souville, Javi AlaƱa Azkoitia, Eider Moreno Carrero, Amaia Aparicio Tarin, Jose Mari Albisu Carrera, Maitane Sarralde Ussia, Maite Mentxaka Tena, Anton Alvarez Jimenez eta Naiara Elorriaga Lumbreras. Erandio, Getxo, Sopela, Berango eta Barrikakoak dira argazkilariok.
Aurtengo 10 argazkiak ikusteko argihizkiak.com webgune berrituan sartu, besterik ez duzue egin behar.
Lehiaketaren oinarriak ikusteko eta informazio gehiagorako klikatu hemen.
--
Hurrengo Hazibideak-en proposamena guraso eta hezitzaileontzat mahai-inguru bat izango da, eta elikaduraren gaia ekarriko dugu eztabaidara. Oraingoan Gobela ikastolako Txatxalin Guraso Elkarteko lagunekin batera antolatzen ari gara.
Gobela ikastolako Txatxalin guraso elkarteak eta SENDI proiektuko lagunok gonbidatzen zaituztegu mahai inguru honetara.
Markinako Bekobenta ikastetxe publikoko guraso elkarteko ordezkaria, Alazne Intxauspe (EHNE Bizkaia) Iurretako baserritarra eta Lurdes Imaz (EHIGEko koordinatzailea) arituko dira solasaldian.
Noiz: maiatzak 25, asteazkena, 17:30-19:30
Non: Gobela ikastetxeko musika gela (Goierri 14, Neguri)
Norentzat: guraso, hezitzaile eta gaian interesa duen ororentzat (euskaraz)
Haurtzaindegi-zerbitzua: doan (aurretik jakinarazi)
Izena eman: egizu.eus-en , 685 73 29 63 (Lander) edo sendi...@yahoo.com
Izena emateko eta informazio gehiagorako klikatu hemen.
--
Alaine Agirregaz lotuko gara āX hil daā bere eleberriaz berba egiteko. Maitzaren 26an, eguena, 19:30ean, Villamonte Kultur Etxean. Urtarrilean etortzekoa izan zen baina azken orduan ezin izan zuenez gogoz geratu ginen eta maiatzean gurera etortzera gonbidatu duguĀ
Irakurri baduzu edo gogoz bazabiltza, animatu!
Ā
--AGENDA