Egun on:
Dakizuenez (eta ez badakizue, honen bidez jakingo duzue), hil honen 27an ospatuko da Esaera Zaharren Sopelako XX. Txapelketa.
Hori dela eta, eta zuen interesekoa izango delakoan, zenbait material doakizue: aurtengo esaerak, horien azalpenak, ariketa batzuk eta lehiaketaren oinarriak.
Gogoratu: izena emateko azken eguna, apirilaren 22a izango da.
Edozein zalantza baduzue, esan lasai.
Besterik gabe, ondo segi guztiok.
Aitor Fdez. de Martikorena
Esaera Zaharren Txapelketaren antolakuntza-taldeko kidea.