Maiatzean Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoan parte hartu zutenen artean 30€-ko erosketa-txekea zozketatu dugu Romoko GobelAurre, Areetako Bolibar-Elordui edo Algortako Elkar liburu-dendetan gastatzeko. Irabazlea Edurne Saratxo izan da, Zorionak, Edurne! Erosketa-txekea Gobela liburutegian jaso ahal izango duzu.
Eskerrik asko egitasmoan parte hartu duzuen 50 lagunei 
Gogoratu eskuratutako opari txekea zein deskontu txekeak ekainaren 11ra arte erabili ahalko dituzuela Romoko GobelAurre, Areetako Bolibar-Elordui edo Algortako Elkar liburu-dendetan.

Ekaineko bizikleta-irteera hilaren 1an izango da, mugaz bestaldera joango gara eta Euskal Herritik aterako gara, bere garaian Bizkaiko eremuetan izan ziren lurraldeetara, Castro aldera, Talledo herrixkaraino. Ezaguna zaigun Arenako bidegorriari helduta, Kobaroneko Itsaslur paseolekutik Castrora sartuko gara, eta Done Jakue bidetik Otañesera joango gara.
Areetatik, 30km inguru eginda, itzultzeko beste horresbeste egin beharko da, kostaldeko bidetik edo bidegorritik, baina nekea nabaritzen dutenentzat Renfea dago ezkerraldera hurbiltzeko.
Heldu aurreko egunetan, eguraldiaren arabera itxiko ditugu irteeraren xehetasunak.
Eguna, ordua eta lekua: Ekainak 11, larunbata.
Fadurako Parkinean: 9:00
Bizkaia Zubia Portun: 9:30
Portuko Bidegorrian: 9:50
Kilometro-kopurua: 61km joan-etorria.Trena (renfe) bidean: Muskiz-Barakaldo linea.
Ibilbidea: http://mugibili.euskadi.eus/mugibili/view.do?id=49503
Zailtasuna: Ertaina. Done jakue bideko mendate txikia Ontonen. Trena bidean dago Muskizera arte. Barakaldo-Muskiz linea.
Oharra: arropa egokia eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu.
Harremanetarako telefonoak: 652 73 54 45 / 685 732 963

San Juan bezperan elkartuko gara urtero bezala San Nikolas plazan, ekainaren 23an, 18:30etatik aurrera. Egitarau oparoa prestatzen ari gara Algortako hainbat eragileren artean, bertan dantza-festa, aurpegiak margotzeko tailerra, txokolatearekin eta munduko postreekin, Gorrondatxe abesbatzaren kantu herrikoiekin eta Itxartu dantza taldeko lagunen Konjurua eta Urdiaingo San Juan Kaintaitarekin gozatuko dugu. Kantuekin batera sua piztuko dugu, eta haren inguruan dantzatuko dugu jaiari bukaera emateko. Jaian baliteke bestelako sorpresatxoren bat egotea… aurrerago argituko dizuegu. Animatu eta etorri, denok zaudete gonbidatuta!
Hemen duzue egitaraua:
18:30 San Nikolas plazan lotuko gara, aurten zer ekarriko duzu sutara botatzeko?
18:30 Parranda Tutiplen: Ume & gurasoentzako dantza-festa!
20:00 Aurpegia margoztuko duzu?
20:30 Txokolatada & munduko postreak!
21:00 Gorrondatxe abesbatzarekin San Juan kantak denok abesteko
21:30 Konjurua eta Urdiaingo San Juan Kantaia Itxartuko lagunen eskutik
Etorri eta ekarri zer edo zer zaharra sutara botatzeko.
“San Juan sua” batzordea hauek osatzen dugu: Abian kultur elkartea, Bizarra Lepoan Euskara elkartea, Egizu Getxo Euskaldun elkartea, Getxoko Etorkinen Plataforma, Gorrondatxe abesbatza eta Itxartu dantza taldea.
AGENDA