OSTEGUNEAN, HILAREN 29AN, GABRIEL ARESTI BIOGRAFIKOA" IRAKURZALEEN TXOKOAN

Adur Larreagaz lotuko gara “Gabriel Aresti BioGrafikoa” eleberri grafikoaz berba egiteko. Irailaren 29an, eguena, 19:30ean, Algortako ALdai Patronatuan. 
Irakurri baduzu edo gogoz bazabiltza, animatu!
*Hurrengo hitzordua:

Auten ere lagun talde bat bilduko gara egurra lantzeko. Lehenengo hilean irakasle batek gidatuko du tailerra eta gainontzeko hilabeteetan birritan etorriko da gurera (klikatu hemen egutegi zehatza ikusteko). Taldean badaude aditu eta aritu batzuk eta haiekin batera autoikaskuntzan ibiliko gara, elkarri laguntzen irakaslea, Juan Ramon Muela, ez dagoen egunetan.
Aditua zein hasiberria bazara lekua izango duzu gure taldean
Egurra lantzeko materiala, eta lehenengo egur zatia, elkarteak jarriko ditu.
Irailaren 30era arte izena eman dezakezu.
NON: Aldai patronatuan (Itxasgane). Karitate kalea 1, behea
NOIZ: urriaren 3tik urtarrilaren 30era, astelehenero, 17:30-20:30
PREZIOA: 90€ // Berbalaguna edo Bizarra Lepoan Euskara elkarteko kidea bazara 60€
Izena emateko: egizu...@gmail.com
**Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da , norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588.
Informazio gehiagorako klikatu hemen.

Kurtso hasierarekin batera Yoga ikastaroaren hasiera, nola ez! Aurten ere, gure betiko irakaslea Hasier Rekondo, San Nikolas ikastolan izango dugu eskolak ematen. Ikastaroa hasiberrientzat zein maila erdikoentzat bideratuta dago. Lehenengo eskola urrian hasiko da eta iraila osoan zehar izena emateko aukera izango duzue, beraz, denborarik ez galdu eta email bat bidali egizu...@gmail.com helbidera eta zure plaza erreserbatu.
Lehenengo eskola urriaren 3an izango da.
Noiz: astelehen eta eguaztenetan
Ordutegia: 19:30 – 21:00
Non: San Nikolas ikastolako haur-hezkuntzako lonjan (Algortan)
Prezioa: hilean 32 € / 27 € Berbalagun, sOrtuetako kide, Bizarra Lepoaneko bazkide eta San Nikolas ikastolako kideek.
Eraman beharrekoak: esterilla eta manta bat
Izena emateko: 619 935 541 / egizu...@gmail.com
Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da 3 hilabetetik behin, norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588.
Animatu, eman izena eta om shanti 
Informazio gehiagorako klikatu hemen.
--
AGENDA