Zapatu honetan, apirilak 23, Hezeguneak ibilbide toponimikoa egingo dute Bizarra Lepoan Euskara Elkarteko lagunek. Goizeko 9:00etan Fadura kiroldegiko atean geratuko gara eta bertotik abiatuko gara ibilbidea hasteko.
Ibilbidea egiteko aldez aurretik izena eman behar da: deitu 688.635.350 telefonora edo idatzi getxo.t...@gmail.com helbidera (Jon).Dagoeneko ibilbideak eskatu ditzakezue e-postaz getxo.t...@gmail.com edo 688 635 350 telefonora deituz (Jon).
Informazio gehiagorako klikatu hemen.
--
Oraingoan Karrantza aldera joango gara mendian gora ibiltzera, PeƱa Morora hain zuzen ere. Mendi honek 818m inguru ditu eta erdi mailako zailtasuna dauka, beraz, oraingoan aitzakiarik ez gurekin mendira etortzeko. Apirilaren 30ean, larunbata, Ungari mendi taldekoekin batera hilabete honetako irteera antolatu dugu eta zu gonbidatuta zaude!!!
Eman izena egizu...@gmail.com e-mail helbidean eta prestatzen joan 30ean goizeko 9:00etan Fadurako aparkalekutik irteteko.
Anima zaitezte!!!
--
Maiatzaren 5ean Euskararen Berbodromoa egingo
dugu, aurtengoa V.edizioa izanik.
Egunean zehar 3 saio antolatuko ditugu. Goizez, 9:00etan eta 11:00etan, Areetako Eskoletako Plazan lotuko gara eta arratsaldez, 19:00etan Romoko Gure Etxea tabernan.
Zer da berbodromoa? Zertarako da? Norentzat da?
Euskara kalera ateratzea eta euskararen erabilera indartzea da
berbodromoaren helburua, jendea berbodromoan euskaraz berbetan
jarriz. Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera
animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi
dituenari aukera horiek ematea; nahiz eta euskalduna izan,
ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzeaā¦
azken finean, euskara eta euskaraz konpartitzea. Berbodromoan,
euskaldunak elkartuko dira eta elkar ezagutuko dute, eta
jai-giroan tarte atsegin bat pasatuko dute.
Informazio gehiagorako klikatu hemen.
--
Euskal Herriko mintzalagunen jaia Atarrabian izango da aurten, maiatzaren 14an. IruƱerriko Mintzakideek eta bertako Karrikaluze euskaltzaleen elkarteak hartu dute eguna antolatzeko lekukoa.
Egun osoko egitaraua ari dira prestatzen Mintza Eguna festa
handia, dibertigarria, gogoratzeko modukoa izan dadin. Egitaraua irakurtzeko eta informazio gehiagorako klikatu hemen.
Euskaltzaleen topaguneak Getxotik irtengo den autobusa antolatu du (Getxo-Derio-Bilbo-Izarra-Atarrabia) egun osoko festara joateko. Asmoa da 11:00etan Atarrabian egotea eta 18:30- 19:00 aldera Atarrabiatik irtetea.
Maiatzaren 6a baino lehen eman izena!
Informazio gehiagorako klikatu hemen.
--
AGENDA