🌿🍂 IRAKURZALEEN TXOKOA 📗✒ HAZIBIDEAK 🎲🎯 eta jarduera gehiago 😃🌿

16 views
Skip to first unread message

Egizu Getxo Euskaldun

unread,
Nov 21, 2016, 8:28:01 AM11/21/16
to eg...@googlegroups.com

EGIZU Getxo Euskaldun Elkartearen euskararen agenda
View this email in your browser

Kaixo, euskaltzale, azaroa bukatzeko ere zaku bete plan dugu zuentzat, aisialdiaz euskaraz gozatzeko :)
Egin zuen aukera eta gorde zure interesekoak diren datak!

BERRIAK

Koldo Zuazok eta Urtzi Goitik “Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskara” liburua aurkeztuko dute bihar Getxon. Algortako Azebarri Kultur Elkartean lotuko gara azaroaren 22an, martitzena, 19:30ean. Solasaldi hau Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuagaz elkarlanean antolatu dugu.

Interesa baduzu, animatu!


Itsaso Pagoagak, www.olgeta.eus webguneko arduradunak, haurraren garapen-etapak eta jolaserako beharrak azalduko dizkigu. Jostailu motak, jostailu iragarkien kudeaketa, sexismoa jostailuetan… Hitzaldian, entzuleen zalantzak argitzeko tartea ere eskainiko digu.
Noiz: azaroak 24, osteguna, 17:30-19:30
Non: Zabala ikastetxeko musika gela, Algorta
Norentzat: 0-12 urtekoen guraso, hezitzaile eta familiako helduentzat
Izena emateko:
doan, aldez aurretik formulario honetan zure datuak bete, edota telefonoz 644 277 155 (whatsapp)
Haurtzaindegi-zerbitzua: 2 urtetik gorakoentzat, doan (aurretik jakinarazi)

 
AGENDA
AZAROA

22/ ASTEARTEA, 19:30, KOLDO ZUAZO ETA URTZI GOITI UKITXen, "Uribe Kostako, Txorierriko eta Mungialdeko euskara" liburuaren aurkezpena. Algortako Azebarri Kultur Elkartean (Euskal Herria 14-16).EGIZUk eta Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta.

24/ OSTEGUNA, 17:30, "NOLA AUKERATU JOSTAILU EGOKI BAT?" hitzaldia, Zabala ikastetxeko musika gelan, Algortan. Izena emateko eta informazio gehiagorako klikatu hemen. EGIZUk antolatuta.

26/ LARUNBATA, 12:00, ERIZ MAGOA, Algortako Villamonte Kultur Etxean. Sarrera doan, 4 urtetik gorakoentzat. Sarrera doan. Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak antolatuta.

26/ LARUNBATA, 19:00, NAZIOARTEKO TRIKITIXA JAIALDIA, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Sarrera 8€, dagoeneko Kultur Etxean salgai. Getxoko Udalak antolatuta.

28-1/ ASTELEHENA & ASTEARTEA, BAPIRUKE GABONETAKO KOLONIETAN IZEN EMATEA, Izen emate data zehatzak ikusteko zein informazio gehiagorako klikatu hemen. Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak antolatuta.

30/ ASTEAZKENA, 17:30, "JOLASERAKO ESPAZIOA" tailerra, Zabala ikastetxeko gimnasioan, Algortan. Pieza solteen tailerra egingo dugu 3-7 urte bitarteko umeentzat gurasoekin batera. Izena emateko eta informazio gehiagorako klikatu hemen. EGIZUk antolatuta.

30/ ASTEAZKENA, 19:00, "EUSKARA MUNDUAN. BESTEEN AHOTAN" dokumentala, Urdulizko kultur Etxean. Uribe Kostako Mankomunitateak antolatuta.

ABENDUA

2/ OSTIRALA, 16:00-18:00, HELDUENTZAKO TAILERRAK, "Durangoko Listoriaturia", "Wikipedia maratoia", "Hip-hop tailerra" eta "Bikoizketa tailerra" Durangoko Azokan. Izena emateko eta informazio gehiagorako klikatu hemen. Durangoko Azokak antolatuta.

3/ LARUNBATA, 11:00, POST-IT ART: Zurekin Getxo euskaldunago! Erromoko Gobelondo kalean egongo gara post –it art egiten. Musika, mokadutxoa eta giro ona ez dira faltako. Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak antolatuta.

3/ LARUNBATA, 17:00, POST-IT ART: Zurekin Getxo euskaldunago! Algortako San Nikolas plazan egongo gara post –it art egiten. Musika, mokadutxoa eta giro ona ez dira faltako. Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak antolatuta.

13/ ASTEARTEA, 9:15, 11:00 & 17:00, "AKABUKO MARTXEA" dokumentala, Villamonte Kultur Etxean, Algortan. EGIZUk antolatuta.

14/ ASTEAZKENA, 17:30, "AHO BETE AMETS" helduentzako tailerra, Zabala ikastetxeko musika gelan,  Algortan. Yolanda Arrieyak gidatutako tailerra, haur-literaturan oinarrituta ahozko haur-poesiaren onuren berri izango dugu. Izena emateko eta informazio gehiagorako klikatu hemen. EGIZUk antolatuta.

15/ OSTEGUNA, 19:30, "ATERTU ARTE ITXARON" liburuaren solasaldia, Villamonte Kultur Etxean, Algortan, Katixa Agirregaz. EGIZUk antolatuta.

21/ ASTEAZKENA, 19:30, LEIOAKO EUSKARA IRAKURLE KLUBA, Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan. Mircea Cărtărescu-ren "Erruletazalea", Josemari Sestorainek itzulia, liburuaz arituko dira solasean irakurzaleak. Leioako Udal Liburutegiak antolatuta.


29/ OSTEGUNA, 18:00, "ZENBAT GURARI!" IPUIN-KONTALARIA Algortako Villamonte Kultur Etxean. Sarrera doan. Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak antolatuta.
 
Ondo segi eta gogoratu, dabilen mihiari ez zaio goroldiorik lotzen!
 
Rozio, Asier eta Garazi

-- 
EGIZU Getxo Euskaldun Elkartea
Martikoena kalea 16, 2-3
www.egizu.eus // 619 935 541






Gure mezuak ez dituzu jaso nahi?
Bidaliguzu egizu...@gmail.com helbidera mezua eta posta zerrendatik kenduko zaitugu
EGIZU · Martikoena 16, 2. solairua 3. bulegoa · Getxo, Euskal Herria 48992 · EH 


Email Marketing Powered by MailChimp


Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages