SARRERAK ZOZKETZTZEKO + EGUR TAILA + YOGA IKASTAROA + UKITX

2 views
Skip to first unread message

Egizu Getxo Euskaldun

unread,
Sep 21, 2016, 6:18:03 AM9/21/16
to Egizu Getxo Euskaldun
Kaixo, euskaltzale, ikasturte berria prestatzen gabiltza Egizun :) Yoga, egur-taila tailerra, irakurzaleen txokoa... izen ematea zabalik dago jada eta behean informazioa bildu dugu zuen interesekoa izango delakoan!

Egin zure aukera eta gorde zure interesekoak diren datak!

BERRIAK

5 sarrera bikoitz zozketatzeko, eman izena!

Tomaxen abenturak umeentzako ikuskizuna antolatuko du Getxoko Kultur Etxeak irailaren 25ean eta 5 sarrera bikoitz eman dizkigu zuen artean zozketatzeko.
Zozketan parte hartu nahi bauduze, bidali emaila egizu...@gmail.com helbidera zuen izen-abizenekin eta bihar, hilaren 22ean, irabazleei jakinaraziko diegu.

Noiz: irailaren 25ean, igandea, 18:00etan.
Norentzat: 3 urtetik gorako umeentzat.
Non: Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan
Zer: TXIPLI TXAPLA ikuskizuna euskaraz.
Tomaxen Abenturak pailazoen eskutik.



Txertatutako irudia 1

Auten ere lagun talde bat bilduko gara egurra lantzeko. Lehenengo hilean irakasle batek gidatuko du tailerra eta gainontzeko hilabeteetan  birritan etorriko da gurera (klikatu hemen egutegi zehatza ikusteko). Taldean badaude aditu eta aritu batzuk eta haiekin batera autoikaskuntzan ibiliko gara, elkarri laguntzen irakaslea, Juan Ramon Muela, ez dagoen egunetan.

Aditua zein hasiberria bazara lekua izango duzu gure taldean🙂

Egurra lantzeko materiala, eta lehenengo egur zatia, elkarteak jarriko ditu.

Irailaren 30era arte izena eman dezakezu.

NON: Aldai patronatuan (Itxasgane). Karitate kalea 1, behea
NOIZ: urriaren 3tik urtarrilaren 30era, astelehenero, 17:30-20:30
PREZIOA: 90€ // Berbalaguna edo Bizarra Lepoan Euskara elkarteko kidea bazara 60€
Izena emateko: egizu...@gmail.com
**Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da , norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588.

Informazio gehiagorako klikatu hemen.

--


Txertatutako irudia 3

Kurtso hasierarekin batera Yoga ikastaroaren hasiera, nola ez! Aurten ere, gure betiko irakaslea Hasier Rekondo, San Nikolas ikastolan izango dugu eskolak ematen. Ikastaroa hasiberrientzat zein maila erdikoentzat bideratuta dago. Lehenengo eskola urrian hasiko da eta iraila osoan zehar izena emateko aukera izango duzue, beraz, denborarik ez galdu eta email bat bidali egizu...@gmail.com helbidera eta zure plaza erreserbatu.

Lehenengo eskola urriaren 3an izango da.

Noiz: astelehen eta eguaztenetan
Ordutegia: 19:30 – 21:00
Non: San Nikolas ikastolako haur-hezkuntzako lonjan (Algortan)
Prezioa: hilean 32 € / 27 € Berbalagun, sOrtuetako kide, Bizarra Lepoaneko bazkide eta San Nikolas ikastolako kideek.
Eraman beharrekoak: esterilla eta manta bat
Izena emateko: 619 935 541 / egizu...@gmail.com

Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da 3 hilabetetik behin, norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588.

Animatu, eman izena eta om shanti 🙂

Informazio gehiagorako klikatu hemen.

--

"gAbriel aresti biografikoa" irakurzaleen txokoan

Txertatutako irudia 4

Adur Larreagaz lotuko gara “Gabriel Aresti BioGrafikoa” eleberri grafikoaz berba egiteko. Irailaren 29an, eguena, 19:30ean, Algortako ALdai Patronatuan.  🙂

Irakurri baduzu edo gogoz bazabiltza, animatu!

*Hurrengo hitzordua: 

  • Bea Salaberri “Baionak ez daki” urriak 27, osteguna, 19:30ean. Algortako Torrene Aretoan.

--

AGENDA

IRAILA

25/ IGANDEA, 18:00, TXIPLI-TXAPLA Tomasen abenturak, 3 urtetik gorako haurrentzako antzerkia. Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Sarrerak 5€-tan salgai.*EGIZUn 5 sarrera bikoitz ditugu zozketatzeko*. Getxoko Udalak antolatuta.

29/ OSTEGUNA, 19:30, UKITX: ADUR LARREA "Gabriel Aresti BioGrafikoa", Algortako Aldai Patronatuan bilduko gara Irakurzaleen Txokoan. Informazio gehiagorako klikatu hemen. EGIZUk antolatuta.

--------------------------------------------
Ondo segi eta gogoratu, dabilen mihiari ez zaio goroldiorik lotzen!

Lander, Rozio, Asier eta Garazi
--
EGIZU Getxo Euskaldun Elkartea
www.egizu.eus // 619 935 541
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages