
Jakoba Errekondorekin solasaldia izango dugu ekainaren 22an,
19:00etan sOrtuak egitasmoko kideek gonbidatuta, Getxoko Moreaga
eta Goienetxe estarteetan daude ortuok. Webgunean dugun formularioan izena
eman dezakezu (klikatu hemen), geuk aurreikusi ahal izateko zenbat lagun
izango garen. Informazio gehiagorako: 644277155, egizu...@gmail.com helbidean edo gure webgunean gaituzu, klikatu hemen.

San Juan bezperan elkartuko gara urtero bezala Telletxeko metro plazan, ekainaren 23an, 18:30etatik aurrera. Egitarau oparoa prestatzen ari gara Algortako hainbat eragileren artean, bertan dantza-festa, aurpegiak margotzeko tailerra, txokolatearekin eta munduko postreekin, Gorrondatxe abesbatzaren kantu herrikoiekin eta Itxartu dantza taldeko lagunen Konjurua eta Urdiaingo San Juan Kaintaitarekin gozatuko dugu. Kantuekin batera sua piztuko dugu, eta haren inguruan dantzatuko dugu jaiari bukaera emateko. Jaian baliteke bestelako sorpresatxoren bat egotea… aurrerago argituko dizuegu. Animatu eta etorri, denok zaudete gonbidatuta!
Hemen duzue egitaraua:
18:30 Telletxeko metro plazan lotuko gara, aurten zer ekarriko duzu sutara botatzeko?
18:30 Parranda Tutiplen: Ume & gurasoentzako dantza-festa!
20:00 Aurpegia margoztuko duzu?
20:30 Txokolatada & munduko postreak!
21:00 Gorrondatxe abesbatzarekin San Juan kantak denok abesteko
21:30 Konjurua eta Urdiaingo San Juan Kantaia Itxartuko lagunen eskutik
Etorri eta ekarri zer edo zer zaharra sutara botatzeko.
“San Juan sua” batzordea hauek osatzen dugu: Abian kultur elkartea, Bizarra Lepoan Euskara elkartea, Egizu Getxo Euskaldun elkartea, Getxoko Etorkinen Plataforma, Gorrondatxe abesbatza eta Itxartu dantza taldea.
--

Kiki, Koko eta Moko pailazoak gurera etorriko dira ekainaren 23an, 18:30ean Umeen San Juan Sua jaia ospatzeko, Algortako Telletxeko metro plazan. Parranda Tutiplen dantza-festagaz ume eta gurasoak dantzan jarriko dituzte pailazoek eta Umeen San Juan Sua jaiari hasiera emango diote.
Informazio gehiagorako klikatu hemen.

Beharsarea Getxon euskaraz egiten den lana eskaini eta eskatzeko tresna sinple eta eraginkorra da. Beharraren adiera biak uztartzen ditu: lana eta alor horretako premiak uztartzeko gunea da Beharsarea.
EGIZU elkarteak kudeatzen du, euskarazko lanak bideratu eta, bide batez, lan alorrean euskararen erabilera sustatzeko.
Bitartekaritza: Beharsareak bitartekari lana egiten du langile euskaldunak behar dituztenen eta lan horiek egin nahi dituzten herritarren artean. Bertara bidalitako iragarkiak argitaratzen ditu eta erabiltzaileen arteko harremana bideratzen du, besterik gabe. Ez du erabiltzaileen nortasuna egiaztatzen, eta ezin du bermatu erabiltzaileek emandako datuak egiazkoak direnik. Beharsarea ez da erabiltzaileek emandako informazioen erantzule izango, ez eta argitaratuko informazioak edo horren erabilerak ekar lezakeen edozelako kalteren inguruko inolako erantzukizunik hartuko ere.
Kuxkuxeatu beharsarea.eus/Getxon dauden iragarkiak eta zeure gustukoak ez badira zeurea jarri!
AGENDA