BERBODROMOA + ARGIHIZKIAK + IRAKURRI GOZATU ETA OPARITU

0 views
Skip to first unread message

Egizu Getxo Euskaldun

unread,
May 2, 2016, 10:20:05 AM5/2/16
to Egizu Getxo Euskaldun
Kaixo, euskaltzale, maiatza hasi berri eta... zaku bete plan dugu zuentzat :)

Gorde zuen interesekoak diren datak!!!

BERRIAK

25270334319_d157de5d35_k

Maiatzaren 5ean Euskararen Berbodromoa egingo dugu, aurtengoa V.edizioa izanik.

Egunean zehar 3 saio antolatuko ditugu. Goizez, 9:00etan eta 11:00etan, Areetako Eskoletako Plazan lotuko gara eta arratsaldez, 19:00etan Romoko Gure Etxea tabernan.

IZENA EMATEKO KLIKATU HEMEN

Zer da berbodromoa? Zertarako da? Norentzat da?
Euskara kalera ateratzea eta euskararen erabilera indartzea da berbodromoaren helburua, jendea berbodromoan euskaraz berbetan jarriz. Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera horiek ematea; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea… azken finean, euskara eta euskaraz konpartitzea. Berbodromoan, euskaldunak elkartuko dira eta elkar ezagutuko dute, eta jai-giroan tarte atsegin bat pasatuko dute.

Informazio gehiagorako klikatu hemen.

--

Apirileko 30€ko txekearen irabazlea!

Apirileko 30€ko txekearen irabazlea!

Apirilean Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoan parte hartu zutenen artean 30€-ko erosketa-txekea zozketatu dugu Algortako Elkar, Areetako Bolibar-Elordui edo Romoko GobelAurre liburudendetan gastatzeko. Irabazlea Jorge de Abajo izan da, Zorionak, Jorge! Erosketa-txekea Villamonte Kultur Etxeko liburutegian jaso ahal izango duzu.

Maiatzean ere 30€-ko erosketa txekea zozketatuko dugu! Zozketan parte hartzeko Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoan parte hartu beharko duzu!

Egitasmoan parte hartzea oso erraza da:

  • Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango dugu.
  • Liburua irakurri, liburutegira itzuli , eta fitxa erraz bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
  • Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.

--

argIHIzkiak V. lehiaketaren kartela

Gaur zabaldu da epea V. argIHIzkiak literatura lehiaketan parte hartzeko. Uribe Kostako 10 argazkilariren lanen batean oinarritu eta testu laburra (160 karaktere edo 100 berba gehienez) sortzeko aukera duzue hemendik eta maiatzaren 31ra arte.

Aurten hauek izan dira parte hartu duten argazkilari profesional edo zaletuak: Bego Elexpe Ortiz, Maite Ikaran Souville, Javi Alaña Azkoitia, Eider Moreno Carrero, Amaia Aparicio Tarin, Jose Mari Albisu Carrera, Maitane Sarralde Ussia, Maite Mentxaka Tena, Anton Alvarez Jimenez eta Naiara Elorriaga Lumbreras. Erandio, Getxo, Sopela, Berango eta Barrikakoak dira argazkilariok.

Aurtengo 10 argazkiak ikusteko argihizkiak.com webgune berrituan sartu, besterik ez duzue egin behar.

Oinarrietan berrikuntza bat egon da aurten, 16-18 urte bitartekoentzat sari berezia prestatu dugu, euren parte hartzea sustatu guran. Gazte zein heldu, behatu, inspiratu eta ekin lanari! Zuen testu ederren zain lotuko gara. Bitartean hemen dituzue iazko testu irabazleak argazkiekin batera.

Informazio gehiagorako klikatu hemen.

--

AGENDA

MAIATZA

2 / ASTELEHENA, V.ARGIHIZKIAK LEHIAKETA Uribe Kostako 10 argazkilariren lanen batean oinarritu eta testu laburra (160 karaktere edo 100 berba gehienez) sortzeko aukera duzue hemendik eta maiatzaren 31ra arte.Parte hartzeko klikatu hemen . Informazio gehiagorako klikatu hemen. Hirukak eta EGIZUk antolatuta.

5 / OSTEGUNA, 9:00,11:00 & 19:00, V.BERBODROMOA, Goizeko saioak Areetako Eskoletako Plazan izango dira, arratsaldekoa, berriz, Romoko Gure Etxea taberna inguruan. Informazio gehiagorako klikatu hemen. EGIZUk antolatuta.

6 / OSTIRALA, MINTZA EGUNEAN IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA! Informazio gehiagorako klikatu hemen. Euskaltzaleen Topaguneak eta Karrikaluze Euskaltzaleen Elkarteak antolatuta.

6 / OSTIRALA, 22:00, KEN 7 "Phoenicoperus" kontzertua, Ereaga hondartzako aparkalekuan, Algortan. Sarrera dohainik. Getxoko Udalak antolatuta.

7 / LARUNBATA, 9:00, TOPONIMIA IBILBIDEA: Kostaldeko Getxo, Izena emateko eta informazio gehiagorako klikatu hemen. Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak antolatuta.

13 / OSTIRALA, 17:30-19:30, PARKEAN OLGETAN, Getxoko Malakate parkean. Begirale-talde batekin olgetan ibiliko gara dinamika ezberdinak eginez. EGIZU elkartearen Sendi proiektuak antolatuta.

14 / LARUNBATA, 11:00, MINTZA EGUNA, Atarrabian. Egun osoko egitaraua ikusteko klikatu hemen. Euskaltzaleen Topaguneak eta Karrikaluze Euskaltzaleen Elkarteak antolatuta.


20 / OSTIRALA, 17:30-19:30, PARKEAN OLGETAN, Algortako ALdapako parkean. Begirale-talde batekin olgetan ibiliko gara dinamika ezberdinak eginez. EGIZU elkartearen Sendi proiektuak antolatuta.

21 / LARUNBATA, 9:00, TOPONIMIA IBILBIDEA: Getxo Barria, Izena emateko eta informazio gehiagorako klikatu hemen. Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak antolatuta.

26 / OSTEGUNA, 19:30, ALAINE AGIRRE "X hil da", Algortako Villamonte Kultur Etxean lotuko gara UKITX-eko lagunak. EGIZUk antolatuta

27 / OSTIRALA, 17:30-19:30, PARKEAN OLGETAN, Areetako Eskoletako enparantzan. Begirale-talde batekin olgetan ibiliko gara dinamika ezberdinak eginez. EGIZU elkartearen Sendi proiektuak antolatuta.

31 / ASTEARTEA, V.ARGIHIZKIAK LEHIAKETAn parte hartzeko azken eguna Parte hartzeko klikatu hemen . Informazio gehiagorako klikatu hemen. Hirukak eta EGIZUk antolatuta.

EKAINA

5 / LARUNBATA, 9:00, TOPONIMIA IBILBIDEA: Betiko Getxo, Izena emateko eta informazio gehiagorako klikatu hemen. Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak antolatuta.

16 / OSTEGUNA, 19:30, ADUR LARREA "Gabriel Aresti BioGrafikoa", Algortako Villamonte Kultur Etxean lotuko gara UKITX-eko lagunak. EGIZUk antolatuta.

18 / LARUNBATA, 9:00, TOPONIMIA IBILBIDEA: Punta Begoñako Galeriak, Izena emateko eta informazio gehiagorako klikatu hemen. Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak antolatuta.

--------------------------------------------
Ondo segi eta gogoratu, dabilen mihiari ez zaio goroldiorik lotzen!


Lander, Rozio, Asier eta Garazi
--
EGIZU Getxo Euskaldun Elkartea
www.egizu.eus // 619 935 541
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages