MENDI-IRTEERA + UDAKO BERBALAGUNA + BEHARSAREA.EUS/GETXO

0 views
Skip to first unread message

Egizu Getxo Euskaldun

unread,
Jun 14, 2016, 12:05:51 PM6/14/16
to Egizu Getxo Euskaldun
Kaixo, euskaltzale, ekainean ere zaku bete plan dugu zuentzat!! Egin zeure aukera eta gorde zure interesekoak diren datak!

BERRIAK


27262204580_b07ca364f9_z

Ikasturteari bukaera emateko, ekainean udako oporraldia hasi aurretik azken mendi irteera burutuko dugu. Oraingo honetan  Agurainera hurbilduko gara eta bertan Sorginen bidea burutuko dugu. Egunean bertan, ekainak 19, Fadurako aparkalekuan lotu gara goizeko 8:00etan. Lehenik eta behin ibilalditxoa burutuko dugu eta ostean Araba Euskaraz Ikastolen aldeko jaialdira joango gara. Beraz, badakizue, bokatak prestatzen joan eta lagunen artean zabaldu!!!

IZENA EMATEKO: egizu...@gmail.com

--
argazkia: miss libertine (cc by 2.0)

Ekainean gaude daborduko, eta udako berbalagunean aritu gura duzuenontzako taldeak antolatzen hasi gara. Uztailean eta irailean zehar euskara erabiltzen jarraitu nahi dugunontzat talde txikietan, astean behin, zer edo zer hartzen dugun bitartean terrazaren batean… animatuko zarete?

Ekainaren 27an hasiko gara elkartzen. Uztailean eta irailean zehar parte hartzeko konpromisoa eskatzen dugu, abuztuan jai. Herrian bazaude eta talderen batean sartu nahi baduzu, deitu lasai! 644 277 155 (Rozio) Edo nahiago baduzu e-posta bidali helbide honetara: egizu...@gmail.com.

Izena emateko eta informazio gehiagorako klikatu hemen.

--

udarako lan bila zabiltza?


Txertatutako irudia 2

Beharsarea Getxon euskaraz egiten den lana eskaini eta eskatzeko tresna sinple eta eraginkorra da. Beharraren adiera biak uztartzen ditu: lana eta alor horretako premiak uztartzeko gunea da Beharsarea.

EGIZU elkarteak kudeatzen du, euskarazko lanak bideratu eta, bide batez, lan alorrean euskararen erabilera sustatzeko.

Bitartekaritza: Beharsareak bitartekari lana egiten du langile euskaldunak behar dituztenen eta lan horiek egin nahi dituzten herritarren artean. Bertara bidalitako iragarkiak argitaratzen ditu eta erabiltzaileen arteko harremana bideratzen du, besterik gabe. Ez du erabiltzaileen nortasuna egiaztatzen, eta ezin du bermatu erabiltzaileek emandako datuak egiazkoak direnik. Beharsarea ez da erabiltzaileek emandako informazioen erantzule izango, ez eta argitaratuko informazioak edo horren erabilerak ekar lezakeen edozelako kalteren inguruko inolako erantzukizunik hartuko ere.

Kuxkuxeatu beharsarea.eus/Getxon dauden iragarkiak eta zeure gustukoak ez badira zeurea jarri!

--

AGENDA

EKAINA

16 / OSTEGUNA, 18:00, KARABI KARABA IPUIN KONTALARIA, Gobelako haur-liburutegian, 5-10 urte butartekoentzat. Getxoko udalak antolatuta.

17 / OSTIRALA, 22:00, BALKOITIK BALKOIRA BERTSO-SAIOA, Jone Uria eta Beñat Gaztelumendigaz, Algortako Etxetxu plazan (Portu Zaharrean). ALBEk antolatuta. 

18 / LARUNBATA, 10:00-13:30, PIRAGUA IRTEERA, Troka abenturan elkartuko dira (Gorliz). Izena eman beharra dago. Informazio gehiago atxiki duzuen kartelean. Uribe Kostako berbalagun egitasmoak antolatuta.

18 / LARUNBATA, 11:00-13:00, OLERKI XUXURLATUA TAILERRA, Algortako Villamonte Kultur Etxeko liburutegian. Izena eman beharra dago. Informazio gehiago atxiki duzuen pdf-an. Kalabazan elkarteak eta Getxoko liburutegiek antolatuta.

22 / ASTEARTEA, 18:00, MUSIKAREKIN JOLASTEN, 5-12 urte bitarteko umeentzat, haien gurasoekin batera. Urdulizko Kultur Etxean. Izena eman beharra dago, informazio gehiago atxiki duzuen kartelean. Uribe Kostako berbalagun egitasmoak antolatuta.

22 / ASTEAZKENA, 19:00, JAKOBA ERREKONDO "BIZI BARATZA", hitzaldi teoriko-praktikoa, sOrtuetan (Moreaga eta Goienetxe estarten artean, klikatu hemen) EGIZUk  antolatuta.

23 / OSTEGUNA, 18:00etatik aurrera, UMEEN SAN JUAN SUA JAIA, Parranda tutiplen haurrentzako ikuskizuna, besteak beste! BERTAN BEHERA

25 / LARUNBATA, 13:00, SKRATX ameztu kale-antzerkia, Zubiletako landan. Getxoko Udalak antolatuta.

*IRAILAK 29, OSTEGUNA, 19:30, ADUR LARREA "Gabriel Aresti BioGrafikoa", lekua zehazteke. EGIZUk antolatuta.**
--------------------------------------------
Ondo segi eta gogoratu, dabilen mihiari ez zaio goroldiorik lotzen!

Lander, Rozio, Asier eta Garazi

--
EGIZU Getxo Euskaldun Elkartea
www.egizu.eus // 619 935 541
olerki xuxurlatua tailerra.pdf
piragua-irteera.png
Musikarekin jolasten.jpg
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages