UDARAKO BERBALAGUN-TALDEAK + MENDI MARTXA + BEHARSAREA

2 views
Skip to first unread message

Egizu Getxo Euskaldun

unread,
Jun 29, 2016, 5:37:26 AM6/29/16
to Egizu Getxo Euskaldun
Kaixo, euskaltzale, bihar ikasturteari bukaera emango diogu Egizun baina udan ere euskaraz egiteko plan asko egongo dira :)
Egin zeure aukera eta gorde zure interesekoak diren datak!

BERRIAK

Txertatutako irudia 1

Ekainean gaude daborduko, eta udako berbalagunean aritu gura duzuenontzako taldeak antolatzen hasi gara. Uztailean eta irailean zehar euskara erabiltzen jarraitu nahi dugunontzat talde txikietan, astean behin, zer edo zer hartzen dugun bitartean terrazaren batean… animatuko zarete?

Ekainaren 27an hasiko gara elkartzen. Uztailean eta irailean zehar parte hartzeko konpromisoa eskatzen dugu, abuztuan jai. Herrian bazaude eta talderen batean sartu nahi baduzu, deitu lasai! 644 277 155 (Rozio) Edo nahiago baduzu e-posta bidali helbide honetara: egizu...@gmail.com

--

UDARAKO EDO HURRENGO IKASTURTERAKO LAN BILA ZABILTZA?


Txertatutako irudia 2

Beharsarea Getxon euskaraz egiten den lana eskaini eta eskatzeko tresna sinple eta eraginkorra da. Beharraren adiera biak uztartzen ditu: lana eta alor horretako premiak uztartzeko gunea da Beharsarea.

EGIZU elkarteak kudeatzen du, euskarazko lanak bideratu eta, bide batez, lan alorrean euskararen erabilera sustatzeko.

Bitartekaritza: Beharsareak bitartekari lana egiten du langile euskaldunak behar dituztenen eta lan horiek egin nahi dituzten herritarren artean. Bertara bidalitako iragarkiak argitaratzen ditu eta erabiltzaileen arteko harremana bideratzen du, besterik gabe. Ez du erabiltzaileen nortasuna egiaztatzen, eta ezin du bermatu erabiltzaileek emandako datuak egiazkoak direnik. Beharsarea ez da erabiltzaileek emandako informazioen erantzule izango, ez eta argitaratuko informazioak edo horren erabilerak ekar lezakeen edozelako kalteren inguruko inolako erantzukizunik hartuko ere.

Kuxkuxeatu beharsarea.eus/Getxon dauden iragarkiak eta zeure gustukoak ez badira zeurea jarri!

--

BIZILAGUNAK MENDIRA: UZTAILAREN 10EAN LARRANOKO LEPORA

Txertatutako irudia 2

V. kultur arteko mendi-martxarako gonbidapena dakarkizuegu oraingoan. Uztailaren 10ean, domekan, egun osoko irteera izango dugu autobusez eta doan, Urkiolako Parke Naturalean Larranoko lepora igoko gara. Mendian ibiltzeaz gain mitologia, toponimia, kulturak eta jendea ezagutzeko aukera izango dugu.

Bizilagunak proiektuan kulturartekotasuna, aniztasuna eta interakziorako eremuak sortu gura ditugu getxoztarron artean, eta irteera honek aukera ezinhobea eskaintzen digu horretarako.

Hainbat eragile gabiltza jarduera hau prestatzen: Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioa, Getxoko Kontularien Kluba, Ibilki elkartea eta Egizu, Getxoko Udalaren immigrazio zerbitzuaren laguntzarekin.

Plazen kopurua mugatua da (55 lagun) eta doako autobusa antolatuko dugu. Izena emateko 658 360 292 telefonoan zein ibilki...@gmail.com helbidean egin dezakezue. Norberaren ibilgailuan joan nahi dutenek ere, mesedez, abisatu, parte hartzaileen kopurua eta behar diren baliabideak aurreikusteko.

--

AGENDA

EKAINA

29/ ASTEAZKENA, 19:30, IRRINTZI TXAPELKETA, Sopelako Udaletxeko Plazan dagoen eszenatokian. Izena eman beharra dago. Informazio gehiago atxiki duzuen pdf-an. Sopelako panderojoleak elkarteak antolatuta herriko hainbat eragileren laguntzarekin.


UZTAILA

1/ OSTIRALA, 16:00, PIRAGUA-IRTEERA, Gorlizetik Kontrabandisten kalara. Izena eman beharra dago. Informazio gehiago atxiki duzuen pdf-an. Uribe Kostako berbalagun egitasmoak antolatuta.

6/ ASTEAZKENA, 21:00, BERTSO-SAIO MUNDIALA, Algortako Bihotz Alai Plazan. Andoni Egaña, Alaia Martin, Julio Soto, Igor Elortza, Jone Uria eta Fredi Paia bertsolariekin. ALBEk antolatuta.

10 / IGANDEA, V.KULTUR ARTEKO MENDI MARTXAUrkiolako Parke Naturalean Larranoko lepora igoko gara. Informazio gehiagorako klikatu hemen. Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioa, Getxoko Kontularien Kluba, Ibilki elkartea eta EGIZUk  antolatuta; Getxoko Udalaren immigrazio zerbitzuaren laguntzarekin.

16/ LARUNBATA, 20:00, SALAM KALE ANTZERKIA, Neguriko GernikaParkean. Sarrera dohainik. Getxoko Udalak antolatuta.

--------------------------------------------
Ondo segi eta gogoratu, dabilen mihiari ez zaio goroldiorik lotzen!

Lander, Rozio, Asier eta Garazi

--
EGIZU Getxo Euskaldun Elkartea
www.egizu.eus // 619 935 541
Piragua_uztailak 1.pdf
IRRINTZI TXAPELKETA(2016).jpg
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages