MIREN AGUR MEABE + TOPONIMIA: HEZEGUNEAK + MENDI-IRTEERA

0 views
Skip to first unread message

Egizu Getxo Euskaldun

unread,
Apr 19, 2016, 11:54:03 AM4/19/16
to Egizu Getxo Euskaldun
Kaixo, euskaltzale, apirilean eta maiatzean ere, zaku bete plan dugu zuentzat :)

Gorde zuen interesekoak diren datak!!!

BERRIAK
Miren Agur Meabe gurean izango da

Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan, apirilean, Miren Agur Meabe gonbidatuko dugu ā€œUrtebete itsasargianā€ liburuaz egiteko. Apirilaren 21ean, osteguna, 19:30ean, Algortako Geltokiko Plazan.

Oraindik ez baduzu irakurri gogoratu Getxoko liburutegietan maileguan hartu dezakezula liburua eta Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoaren abantailak aprobetxatu!! (Egitasmoaren inguruko informazio gehiagorako klikatu hemen).

Irakurri baduzu edo gogoz bazabiltza, animatu eta erdu geugaz!

Miren Agur Meabe gurean izango da

Informazio gehiagorako klikatu hemen.

--

Apirilaren 23an: Hezeguneetara!

Hezeguneak

Zapatu honetan, apirilak 23, Hezeguneak ibilbide toponimikoa egingo dute Bizarra Lepoan Euskara Elkarteko lagunek. Goizeko 9:00etan Fadura kiroldegiko atean geratuko gara eta bertotik abiatuko gara ibilbidea hasteko.

Ibilbidea egiteko aldez aurretik izena eman behar da: deitu 688.635.350 telefonora edo idatzi getxo.t...@gmail.com helbidera (Jon).

Dagoeneko ibilbideak eskatu ditzakezue e-postaz getxo.t...@gmail.com edo 688 635 350 telefonora deituz (Jon).

Informazio gehiagorako klikatu hemen.

--

26246710110_70eb7ce2fb_z

Oraingoan Karrantza aldera joango gara mendian gora ibiltzera, PeƱa Morora hain zuzen ere. Mendi honek 818m inguru ditu eta erdi mailako zailtasuna dauka, beraz, oraingoan aitzakiarik ez gurekin mendira etortzeko. Apirilaren 30ean, larunbata, Ungari mendi taldekoekin batera hilabete honetako irteera antolatu dugu eta zu gonbidatuta zaude!!!

Eman izena egizu...@gmail.com e-mail helbidean eta prestatzen joan 30ean goizeko 9:00etan Fadurako aparkalekutik irteteko.

Anima zaitezte!!!

--

25270334319_d157de5d35_k

Maiatzaren 5ean Euskararen Berbodromoa egingo dugu, aurtengoa V.edizioa izanik.

Egunean zehar 3 saio antolatuko ditugu. Goizez, 9:00etan eta 11:00etan, Areetako Eskoletako Plazan lotuko gara eta arratsaldez, 19:00etan Romoko Gure Etxea tabernan.

Zer da berbodromoa? Zertarako da? Norentzat da?
Euskara kalera ateratzea eta euskararen erabilera indartzea da berbodromoaren helburua, jendea berbodromoan euskaraz berbetan jarriz. Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera horiek ematea; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea… azken finean, euskara eta euskaraz konpartitzea. Berbodromoan, euskaldunak elkartuko dira eta elkar ezagutuko dute, eta jai-giroan tarte atsegin bat pasatuko dute.

Informazio gehiagorako klikatu hemen.

--

AGENDA

APIRILA

20 / ASTEAZKENA, 18:00, EPAILETZA ikastaro laburra, Joseba Santxo Uriarterekin Algortako Aldai Patronatuan. Izena ematekoĀ  eta informazio gehiagorako klikatu hemen.ALBEK eta Bertsozale Elkarteak antolatuta.

21 / OSTEGUNA, 19:30, UKITX: URTEBETE ITSASARGIAN,Miren Agur MeabeĀ  idazleagaz lotuko gara bere liburuaz berba egiteko,Ā  Algortako Geltokiko Plazan. EGIZUk antolatuta.

22 / OSTIRALA, 19:00, HITZALDIA ETA LIBURU AURKEZPENA: Inauteria, gizakia naturaren kontra, Algortako Geltokiko Plazan, Edu Zabala Garagartzarekin. Informazio gehiagorako klikatu hemen. Getxoko liburutegiek antolatuta.

22 / OSTIRALA,
19:00, JOTAMENTALA DOKUMENTALA
, Sopelako Kurtzio
Kultur Etxean.Informazio gehiagorako klikatu hemen.Uribe Kostako Berbalagun egitasmoak antolatuta.

23 / LARUNBATA, 9:00, TOPONIMIA IBILBIDEA: Hezeguneetan barrena, Fadura Kiroldegiko atean lotuko gara ibilbidea hasteko. Izena emateko eta informazio gehiagorako klikatu hemen. Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak antolatuta.

30 / LARUNBATA, 9:00, MENDI-IRTEERA PEƑA MORORA, Fadura Kiroldegiko aparkalekuan lotuko gara karrantza aldera joateko. Izena emateko eta informazio gehiagorako klikatu hemen.Ā  Ungarik eta EGIZUk antolatuta.

MAIATZA

5 / OSTEGUNA, 9:00,11:00 & 19:00, V.BERBODROMOA, Goizeko saioak Areetako Eskoletako Plazan izango dira, arratsaldekoa, berriz, Romoko Gure Etxea taberna inguruan. Informazio gehiagorako klikatu hemen. EGIZUk antolatuta.

7 / LARUNBATA, 9:00, TOPONIMIA IBILBIDEA: Kostaldeko Getxo, Izena emateko eta informazio gehiagorako klikatu hemen. Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak antolatuta.

13 / OSTIRALA, 17:30-19:30, PARKEAN OLGETAN, Getxoko Malakate parkean. Begirale-talde batekin olgetan ibiliko gara dinamika ezberdinak eginez. EGIZU elkartearen Sendi proiektuak antolatuta.

20 / OSTIRALA, 17:30-19:30, PARKEAN OLGETAN, Algortako ALdapako parkean. Begirale-talde batekin olgetan ibiliko gara dinamika ezberdinak eginez. EGIZU elkartearen Sendi proiektuak antolatuta.

7 / LARUNBATA, 9:00, TOPONIMIA IBILBIDEA: Getxo Barria, Izena emateko eta informazio gehiagorako klikatu hemen. Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak antolatuta.

27 / OSTIRALA, 17:30-19:30, PARKEAN OLGETAN, Areetako Eskoletako enparantzan. Begirale-talde batekin olgetan ibiliko gara dinamika ezberdinak eginez. EGIZU elkartearen Sendi proiektuak antolatuta.


EKAINA

3-5 / BIZIKLETA-ASTEBURUA: TURTZIOZ, Familia zein lagun taldeetako planak bide-berdeetatik. Izena emateko epea: maiatzak 30 (edo lekuak bete arte). Hurrengo agendan informazio gehiago izango duzue. EGIZUk antolatuta.

5 / LARUNBATA, 9:00, TOPONIMIA IBILBIDEA: Betiko Getxo, Izena emateko eta informazio gehiagorako klikatu hemen. Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak antolatuta.

18 / LARUNBATA, 9:00, TOPONIMIA IBILBIDEA: Punta BegoƱako Galeriak, Izena emateko eta informazio gehiagorako klikatu hemen. Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak antolatuta.

--------------------------------------------
Ondo segi eta gogoratu, dabilen mihiari ez zaio goroldiorik lotzen!


Lander, Rozio, Asier eta Garazi

--
EGIZU Getxo Euskaldun Elkartea
www.egizu.eus // 619 935 541
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages