|
EGIZU Getxo Euskaldun Elkartearen euskararen agenda
|
|
|
|
Kaixo, euskaltzale, azaroan barrena murgilduta gaude eta hilabetea topera aprobetxatzeko, hainbat jarduera prest ditugu zuentzat, aisialdiaz euskaraz gozatzeko :)
Egin zuen aukera eta gorde zure interesekoak diren datak!
|
|
|
|
Ostegunean, hilak 17, berbalagunon afaria: izena emateko azken aukera!
Berbalagunon ikasturte berriari hasiera emateko ohikoa bihurtu den aurkezpen-afaria prestatzen gabiltza. Azaroaren 17an Azebarri kultur elkartean elkartuko gara arratsaldeko 19:30etan. Aurten berba-kafea eta afari-merienda antolatuko dugu 10 euroren truke eta horretarako gurekin sukaldean arratsaldea pasako duten boluntarioak bilatzen ari gara. Berbalaguna izan ala ez, su artean gustura ibiltzen bazarete, erdu geugaz!
Beraz, afari-meriendara etorri nahi baduzue egizu...@gmail.com emailera mezua bidali eta sukaldean lagundu nahi izatekotan 619 935 541 zenbakira deitu ezazue.
Informazio gehiagorako klikatu hemen.
|
|
|
|
Oraingoan Bilbo handiko mendilerroetara joango gara aldapan gora ibiltzera, Triano mendietara hain zuzen ere. Mendi hauetako altuenak 820m inguru ditu eta erdi mailako zailtasuna dauka, beraz, oraingoan aitzakiarik ez gurekin mendira etortzeko. Gainera esfortzu guztiaren ostean, indarrak berreskuratzeko Zugaztietara joango gara indabak bazkaltzera.
Azaroaren 19an, larunbata, Ungari mendi taldekoekin batera hilabete honetako irteera antolatu dugu eta zu gonbidatuta zaude!!!
Eman izena egizu...@gmail.com e-mail helbidean eta prestatzen joan 19an goizeko 9:00etan Fadurako aparkalekutik irteteko.
Informazio gehiagorako klikatu hemen.
|
|
|
Bizikleta-taldeko kideek proposamen irekia daukate azaroaren 19ko irteerarako, goiz horretan bertan, eta daudenen artean erabakiko dute beheko ibilbideetatik zein egin. Prest zaude erronkari ekiteko?
AZAROKO IRTEERA
Eguna, ordua eta lekua: azaroak 19, larunbata.
Fadurako Parkinean: 9:00
Bizkaia Zubia, Portugaleten: 9:30
Kilometro-kopurua: 40 /70 km joan-etorria, ibilbidearen arabera . Trena (renfe/Feve) eta metroa bidean, ibilbidearen arabera.
IBILBIDEAK AUKERAN
1. Zugaztieta (30/40 km, trena eta metroa bidean). Ertaina
2. Agate deuna (30/40 km, metroa eta trena bidean. Erraza
3. Bilboko urtegia. Ertaina/Erraza
4. Arena Montañotik. Erraza
Trena bidean dago Kadaguako arroan (feve Bilbora) eta Muszkizetik aurrera (renfe Bilbora)
Oharra: arropa egokia eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu.
Harremanetarako telefonoak : 645 73 78 28 / 685 732 963 / 652 73 54 45
|
|
AZAROA
16/ ASTEAZKENA, 19:30, MAHAI INGURUA: HERRIA ETA HIZKUNTZA, Algortako Villamonte Kultu Etxean, Hélène Charritton eta Battitta Boloquiren eskutik. Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta.
16/ ASTEAZKENA, 19:30, LEIOAKO EUSKARA IRAKURLE KLUBA, Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan. Juan Luis Zabalaren "Txistu eta biok" liburuaz arituko dira solasean irakurzaleak. Leioako Udal Liburutegiak antolatuta.
17/ OSTEGUNA, 18:00, IPUINAREN ORDUA, "Koloretakoak" ipuin kontaketa. Villamonteko haur-liburutegian, 4-10 urte bitartekoentzat. Sarrera doan. Getxoko udal liburutegiak antolatuta.
17/ OSTEGUNA, 19:30, BERBALAGUNON AURKEZPEN-AFARIA, Algortako Azebarri Kultur Elkartean. Berbakafea egin eta afaltzeko aukera izango dugu. Izena eman beharra dago. EGIZUk antolatuta.
18/ OSTIRALA, 20:30, "FRANCOREN BILOBARI GUTUNA" ANTZEZLANA, Kultur Leioan. Sarrerak 6-12 eurotan salgai. Leioako Udalak antolatuta.
19/ LARUNBATA, 9:00, MENDI-IRTEERA + INDABA JANA, Fadura kiroldegiko parkinean lotuko gara Triano mendietara joateko. Aldapan gora eta behera ibili ostean indabak jango ditugu Zugaztietan. Izena eman beharra dago: egizu...@gmail.com. Ungari mendi taldeak eta EGIZUk antolatuta.
19/ LARUNBATA, 9:00, BIZIKLETA-IRTEERA, Fadura kiroldegiko parkinean lotuko gara Bizkaia Zubira joateko. Portugaleten tropela batuta zein ibilbide egin erabakiko dugu (klikatu hementxe aukerak ikusteko). EGIZUren bizikleta-taldeak antolatuta.
20/ IGANDEA, 11:00 & 12:30, "OZEANOAREN KONKISTA" IPUIN KONTAKETA, Haize Othondogaz. Algortako Villamonte Kultu Etxean. EGIZUren Sendi Proiektuak eta Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta.
20/ IGANDEA, 19:30, MADDI OIHENART + LEUNen KONTZERTUA, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Sarrera doan: gonbidapenak azaroaren 18ra arte Kultur Etxean eta egun berean, ordu erdi lehenago txarteldegian. Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta.
22/ ASTEARTEA, 19:30, KOLDO ZUAZO ETA URTZI GOITI UKITXen, "Uribe Kostako, Txorierriko eta Mungialdeko euskara" liburuaren aurkezpena. Algortako Azebarri Kultur Elkartean (Euskal Herria 14-16).EGIZUk eta Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta.
26/ LARUNBATA, 12:00, ERIZ MAGOA, Algortako Villamonte Kultur Etxean. Sarrera doan, 4 urtetik gorakoentzat. Sarrera doan. Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak antolatuta.
26/ LARUNBATA, 19:00, NAZIOARTEKO TRIKITIXA JAIALDIA, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Sarrera 8€, dagoeneko Kultur Etxean salgai. Getxoko Udalak antolatuta.
|
|
|
|
Ondo segi eta gogoratu, dabilen mihiari ez zaio goroldiorik lotzen!
Rozio, Asier eta Garazi
|
|
|
--
EGIZU Getxo Euskaldun Elkartea
Martikoena kalea 16, 2-3
www.egizu.eus // 619 935 541
|
|
|
|