BEA SALABERRI + FUTBOLARIAK ETA PRINTZESAK + BIZILAGUNAK

1 view
Skip to first unread message

Egizu Getxo Euskaldun

unread,
Oct 25, 2016, 8:01:13 AM10/25/16
to Egizu Getxo Euskaldun
Kaixo, euskaltzaleudazkena jardueraz bete dugu zuentzat :) Behean dituzue urriari bukaera emateko eta azaroa topera hasteko, euskaraz, gozatu ahal izango dituzuen jarduerak.

Egin zuen aukera eta gorde zure interesekoak diren datak!

BERRIAK

Bea Salaberri urriaren 27an Irakurzaleen Txokoan

Txertatutako irudia 1

Bea Salaberrigaz lotuko gara “Baionak ez daki” narrazio laburren liburuaz berba egiteko. Urriaren 27an, eguena, 19:30ean, Algortako Torrene Aretoan.  Torrene Aretoan egingo dugu saioa solasaldia bukatuta ArgIHIzkiak erakusketaz gozatu ahal izateko.

Irakurri baduzu edo gogoz bazabiltza, animatu!

Hurrengo hitzordua:

  • Koldo Zuazo eta Urtzi Goiti “Uribe Kostako, Txorierriko eta Mungialdeko euskara” urriak 22, asteartea, 19:30ean. Azebarri Kultur Elkartean (Euskal Herria 14-16).
  • Katixa Agirre “Atertu arte itxaron” abenduak 15, osteguna, 19:30ean, Villamonte Kultur Etxean.

--

Futbolariak eta printzesak antzezlana azaroaren 5ean

Txertatutako irudia 1

SENDI Proiektuaren eskutik gonbidapena dakarkizuegu Getxoko familientzat, 6 eta 13 urte bitarteko umeak dituzuenontzat bereziki. Areetako Andres Isasi Musika Eskolan “FutbolariaK eta printzesak” EIDABE konpainiaren antzezlanaz gozatu ahal izango dugu azaroaren 5ean, 18:00etan. Parekidetasunean eta berdintasunean hazi eta hezteko antzezlan honetan izena emateko beheko formulario bete, zuen datuekin, eta guk idatziko dizuegu, gonbidapenak non hartu ahal dituzuen esateko. Emanaldia Kultur Errota zirkuitoaren barruan antolatu dugu eta doakoa da, goza dezagun beraz!

Informazio gehiagorako klikatu hemen.

Antzezlanerako gonbidapenak eskuratzeko klikatu hemen eta bete formularioa.

--

Bizilagunak, badatoz azaroaren 13ko kulturarteko bazkariak

Txertatutako irudia 1

Getxon aurten laugarrenez parte hartuko dugu “Bizilagunak” proiektuan, kulturarteko bazkari hauetan bi familien (edo lagun kuadrilen) arteko zubia eraikitzen dugu mahaiaren bueltan. Bazkari batean zehar elkar ezagutu, plater tipikoak konpartitu eta estereotipoak zein aurreiritziak ezabatu gura ditugu. Prest zaude esperientzia bizitzeko? Azaroaren 13an Bizilagunak bazkariak Getxon

Gorde eguna agendan eta izena emateko fitxa bete! Hemen familien formularioa, eta hemen dinamizatzaile izateko formularioa.


644 595 191 (Claudia) / getxobiz...@gmail.com / www.getxo.eus/bizilagunak
www.facebook.com/getxokobizilagunak / twitter.com/bizilagunakgetx

Informazio gehiagorako klikatu hemen.


AGENDA

URRIA

26/ ASTEAZKENA, 19:30, NESKATOAK + DOMINICA DOKUMENTALAK, Algortako Villamonte Kultu Etxean. Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta.

27/ OSTEGUNA, 18:00, LIBURUTEGIAN HITZORDUA, Fernando Morillogaz Astrabuduako liburutegian. Izena emateko:astlib@erandioko-udala.net. Erandioko Udalak antolatuta.

27/ OSTEGUNA, 19:30, UKITX: BEA SALABERRI "Baionak ez daki", Algortako Torrene Aretoan (Torrene kalea,5) bilduko gara Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan. EGIZUk antolatuta.

29/ LARUNBATA, 12:30, DANTZA IKUSKIZUNA, Herrikoa Zarena Zarelako taldeagaz. Algortako Geltokia Plazan. Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta.

29/ LARUNBATA, 13:00, KANTU JIRA, Kukuxta txarangagaz. Algortako Geltokia Plazan. Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta.

31/ ASTELEHENA, 17:30, "GO!AZEN" TELESAILAREN AURRESTREINALDIA, Areetako Andres Isasi Musika eskolan. Sarrerak txarteldegian eskuratu daiteke 2,10€-tan. Getxoko Udalak antolatuta. (Kartela atxiki).


AZAROA

5/ LARUNBATA, 18:00, "FUTBOLARIAK ETA PRINTZESAK" Parekidetasunean hazi eta hezteko antzezlana. 6-13 urteko haurrentzat eta gurasoentzat. Areetako Andres isasi Musika Eskolan. Izena emateko:644277155. EGIZUko Sendi proiektuak antolatuta.

13/ IGANDEA, BIZILAGUNAK BAZKARIA, Izena eman beharra dago. Informazio gehiagorako eta izena emateko klikatu hemen.

16/ ASTEAZKENA, 19:30, MAHAI INGURUA: HERRIA ETA HIZKUNTZA , Algortako Villamonte Kultu Etxean, Hélène Charritton eta Battitta Boloquiren eskutik. Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta.

20/ IGANDEA, 11:00 & 12:30, "OZEANOAREN KONKISTA" IPUIN KONTAKETA, Haize Othondogaz. Algortako Villamonte Kultu Etxean. EGIZUren Sendi Proiektuak eta Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta.

20/ IGANDEA, 19:30, MADDI OIHENART + LEUNen KONTZERTUA, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Sarrera doan: gonbidapenak azaroaren 18ra arte Kultur Etxean eta egun berean, ordu erdi lehenago txarteldegian. Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta.

22/ ASTEARTEA, 19:30, KOLDO ZUAZO ETA URTZI GOITI UKITXen, "Uribe Kostako, Txorierriko eta Mungialdeko euskara" liburuaren aurkezpena. Algortako Azebarri Kultur Elkartean (Euskal Herria 14-16).EGIZUk eta Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta.

--------------------------------------------

Ondo segi eta gogoratu, dabilen mihiari ez zaio goroldiorik lotzen!

Rozio, Asier eta Garazi

--
EGIZU Getxo Euskaldun Elkartea
www.egizu.eus // 619 935 541
GO!AZEN KARTELA.jpg
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages