Piggy-Bank aurkeztu berri dute,
RDF formutuan dauden metadatuak jaso eta kudeatzeko
Firefox nabigatzailerako gehigarria.
W3C,
HP,
MIT Libraries eta
MIT CSAIL bultzatzen duten
Simile programa eta
Haystack proiektuaren elkarlanaren emaitzetako bat da.
Stefano Mazzocchi ikertzaileak
www-rdf-...@w3.org posta zerrendara bidalitako
mezuan dioenez, Piggy-Bankek
web semantikoa zabaltzea espero dute, 1990eko hamarkadan
Mosaic nabigatzaileak web sarearekin egin zuen bezalaxe.
Hori horrela izango denentz ikusiko dugu. Argi dagoena da web semantikoak geroz eta interes handigoa pizten duela eta benetan erabilgarria izateko falta zaion masa kritikoa eta erabilterraztasuna lortzekotan dala. Honelako lanek bide horretan lagunduko dute.
--
Posted by Iñaki Arrieta Baro to Dokulan at 1/30/2005 02:14:18 PM