Bilatzaileak liburuzainekin duen harremana estutu nahi du eta horretarako Google Librarian Center delakoa sortu du. Bertan diotenez, ekimen honen sorreraren arrazoia Googleek eta liburuzainek eginbehar bera dutela da: Librarians and Google share a mission: to organize the world's information and make it universally accessible and useful
.

Guneak oraingoz ez du ezer askorik eskeintzen: Google Scholar eta Google Print zerbitzuetara loturak; laster argitaratzen hasiko diren liburuzainei zuzenduriko hiruhilabetekaria jasotzeko izen emate formularioa; eta Googleen erabilera azaltzen duen materialik prestatu baduzu, eurei jakinarazteko helbide bat.
Hasiera baino ez da. Ea zer gehiago eskeintzen digun Interneteko erraldoi honek.
Catorce.blog gunetik ekarria.