[Dokulan] DC-2005, Madrilen

0 views
Skip to first unread message

Iñaki Arrieta Baro

unread,
Feb 26, 2005, 7:12:20 AM2/26/05
to dok...@googlegroups.com

Shangaietik Europara salto eginez, DC-2005, Dublin Core eta Metadatuen inguruko nazioarteko kongresua, irailak 12 eta 15 bitartean Madrilen ospatuko da Carlos III. Unibertsitateko Bibliotekonomia departamentuak eta Agustín Millares institutuak antolatuta.

Ireki berri duten webgunean kongresuaren antolaketaren inguruko informazio zabala topatuko dugu. Orain egun gutxi batzuk ponentzien eskaera egin dute.

Pozgarria litzateke euskaldunen batek lanen bat aurkeztea. Norbait animatzen bada, gogoratu hizkuntza ofiziala ingelesa dela (gaztelerarako itzulpena egongo da) eta artikulu luzeak (8-10 or.), laburrak (2-3) eta mintegiak antolatzeko proposamenak onartzen direla. Bidalketa egiteko epea apirilaren 1ean bukatzen da.

Dokulanen hitzegin genuen DC-2004 kongresuaren gainean.



--
Posted by Iñaki Arrieta Baro to Dokulan at 2/26/2005 01:15:00 PM
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages