[dantzan] Aretxabaleta: Aurten gu be kintta! 2026 [Argazkiak]

0 views
Skip to first unread message

Dantzan

unread,
Mar 9, 2026, 8:18:56 AM (3 days ago) Mar 9
to dan...@postaria.com
 

Aretxabaleta: Aurten gu be kintta! 2026

Garai batean kintoen jaiak ospatzeko aukerarik izan ez zuten Aretxabaletako hainbat emakumek aurreskua plazaratu dute martxoaren 7an. 18-19 urteko aretxabaletarrek Santa Ageda egunean eta inauteri igandera arteko igande guztietan aurreskua ateratzeko ohitura dute; luzaroan, ordea, gizonezkoek bakarrik dantzatzen zuten; 2005era arte emakumeek ez zuten aukerarik izan. Horrela, aurten hainbat emakume elkartu eta “Aurten gu be kintta!” ekimena antolatu dute. Egun osoko egitaraua osatu dute eta arratsaldean aurreskua atera dute sokan, eta parte-hartzailek banan-banan dantzatu dira. Zegokiena baino urte batzuk beranduago izan bada ere, azkenean, plazan izan dute beren lekua. Argazkiak: Idoia Lahidalga. Aurten gu be kintta!, Aretxabaleta, 2026-03-07.


Gehiago irakurri →


dantzan.eus
dantzari [a bildua] dantzan.com

Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages