Lankide agurgarriak:
Emakunderen Nahiko! 2018-2019 programaren lehenengo hiruhileko egutegia bidaltzen dizuegu.
NAHIKO! 2017-2019 PROGRAMAREN IV. JARDUNALDI OROKORRA
2018-09-25
HEZKIDETZARI BURUZKO FORMAZIOA
Eskutitz honen bitartez, 2018ko Irailaren 25ean egingo den NAHIKO! 2017-2019 Programaren IV. Jardunaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Jardunaldia Eusko Jaurlaritzaren Bilboko Ordezkaritzan izango da (Gran Vía 85, 48011 Bilbo). Mezu honi erantsita, jardunaldiaren programa eta izen-emate orria bidaltzen dizkizuegu.
Izena emateko epea Irailaren 21ean bukatuko da. Horretarako, honekin batera bidaltzen dizuegun izen-emate orria bete behar duzue eta helbide honetara bidali: emakund...@orebe.net. Eskaerak jasotzen diren ordenaren arabera onartuko dira, beti ere aretoaren edukiera bete arte.
MINTEGIAK
- NAHIKO! 2017-2019 PROGRAMAREN MINTEGI TEKNIKO OROKORRA
2018-10-09
Material digitalizatua. Jarraibide teknikoei buruzko formazioa
Nahiko! programaren Mintegi Tekniko Orokorra honetan, material digitalizatuaren jarraibide teknikoak azalduko dira. Jolas digitalak landuko direnez, parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailua ekarri beharko du.
Beste mintegietan ezagututzat joko dira lehen hastapen tekniko hauek eta, edukietan zentratuz, ez dira berriro azalduko.
- NAHIKO! 2017-2019 PROGRAMAREN IV. MAILAKAKO MINTEGIAK
2018-10-10/11/16/18/19/22
Maila bakoitzeko unitate didaktikoari eta bere materialei buruzko formazioa
Hiruhileko honetarako aurreikusi diren datak hauek dira:
- 2018KO URRIAREN 9A: MINTEGI TEKNIKO OROKORRA | Mintegi hauek Eusko Jaurlaritzaren Bilboko Ordezkaritzan izango dira (Gran Vía, 85), B1 gelan.
GARRANTZITSUA: parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailua eraman beharko du mintegira. |
- 2018KO URRIAREN 10A: LH-1, 1.UD - 2018KO URRIAREN 11A: LH-2, 4.UD - 2018KO URRIAREN 16A: LH-3, 1.UD - 2018KO URRIAREN 18A: LH-4, 4.UD - 2018KO URRIAREN 19A: LH-5, 1.UD - 2018KO URRIAREN 22A: LH-6, 4.UD |
Mintegietan jolas digitalak landuko direnez, parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailua ekarri beharko du. Mezu honi erantsita, mintegien programa eta izen-emate orria bidaltzen dizkizuegu.
Lehenengo mintegi hauetarako izena emateko epea Urriaren 5ean bukatuko da. Horretarako, honekin batera bidaltzen dizuegun izen-emate orria bete behar duzue eta helbide honetara bidali: emakund...@orebe.net.
Edozein argibide edo zalantzarako, deitu edota idatzi beheko kontaktura.
Adeitasunez,
--
EMAKUNDE - NAHIKO!
OREBE - Koordinaketa eta Idazkaritza Teknikoa
emakund...@orebe.net
TEL. 943 45 71 08