Plan gaizto bat daukat udarako.... eta laguntza eskatzeko idazten dizuet.
Zera da koxka:
- Euskarazko azpititulatutako DVD batzuk atera merkatu beltzera, eta top-mantan saldu afrikarren bitartez.
Detaileak:
a. Salmenta eta banaketa sarea eskura daukat. Getarian (Gipuzkoan) egoten diren kale-saltzaile afrikarrak izango dira. Gipuzkoan ezagutzen dudan top-manta finkoenetako bat da, udan ia egunero egoten dira, lasai egiten dute beren negozioa, eta kontaktu bat daukat Getarian bertako afrikarrekin asuntoa bideratuko duena.
b. DVD-ak: audio bertsio orijinalak, azpitituluak euskaraz. Alderdi grafikoa: fotoxop merkeko karatula fotokopiatuak euskarazko azalpenekin. Horrez gain, kartel plastifikaturen batzuk, top mantan argi jarri dezaten EUSKARAZKO AZPITITULUEKIN!!! eta instrukzio orriak eta azalpenak A4 batzuetan euskaraz, euskaraz diharduten bezero potentzialei banatzeko flyer moduan, propaganda egiteko.
c. Doan emango diegu sorta bat afrikarrei. Saldu dezatela ahal badute, dirua eurentzat. Lehenbizi, 15 eguneko aproba, inon ezer esan barik, ea top mantako agerpen hutsarekin ezer saltzen duten. 3. astetik aurrera, propaganda Sustatun edo beste toki batzuetan, pelikulak nahi badituzue, zoazte Getariara...
d. Ondo saltzen badituzte afrikarrek, gehiago eskatuko digute. Ikusiko dugu nola finantziatu bigarren txanda. Agian saltzaileek ere inbertituko dute zerbait. Edo beren kopiak aterako dituzte beren zirkuito ezkutuetan. Ez dakit. Hasierako finantziazioa: neu, eta Getarian dudan lagun hori oraingoz. Ikusiko dut ze aurrekontu dagoen eta bi lagunen artean oso garesti irteten bazaigu, eskatuko dut laguntza gehiago inguruan.
e. Publikotasuna. Esan bezala, hasieran, propaganda barik, top-mantaren efektua igartzeko. 2 aste igarota edo, publikora aterako dugu. Nire ideia da izen-deiturarekin esatea, hau hala eta hola egin dugu. Nik emango dut aurpegia, eta nire Getariako kolega honek ere bai (EHUko ekonomia irakasle bat da). Intsumisioaren garaietan bezala, ekintza publikoa izateak badu bere balioa. Justifikazioak bilatuko ditugu: bakarrik merkatuan euskaraz lor ez daitekeen filmak izango direla, eta pirateriaren kriminalizazioa salatu, eta etorkinen bizibide prekarioen jazarpenik ez onartu... enfin, hiruzpalau argudio eta kito: batalla filsosofiko tremendorik planteatzea ere ez da koxka.
----
Zuengandik eskertuko nukeen laguntza zera da...
1. Nola grabatu DVDak. Ez dakit... Nik DVD-rom sinpleetan jartzen ditut AVI eta SRT.ak, eta DVD baten 5 pelikula kabitzen zaizkit horrela. Baina ez da hori koxka, hemen, peli bat = dvd bat, jogailu arruntetan ordenagailuan bezala agertzeko, eta ahal bada azpitituluak "erreta", irudian jarrita.
2. Demagun 5 pelikula aukeratzen ditugula. Bakoitzetik 10 edo 15 kopia. Edo 20. Ez dakit. Guztira, 75 eta 200 DVD inguru... nola egin horiek? banan banan gure PC arruntetan ala beste moduren bat egon daiteke? Metodoaren zailtasunaren edo kostoaren arabera, erabaki daiteke kopia gutxiago edo gehiago, edo tituluak 5 edo 8 izatea... ez dakit.
3. Titulu aukeraketa. http://www.manterola.org/azpitituluak webgunean dagoen katalogoa ez da oso zabala, baina badaude peli txulo batzuk. Umeentzat edo familiarentzat ari naiz pentsatzen. Hala ere, nobedade pare bat ere komeni da egotea afrikanoen top-mantan. Pixarren berria (Up) edo irten daitekeen besteren bat (Terminator Salvation edo nik zer dakit) itzuli nahi nituzke, p2p sareak bijilatu, eskuratu bertsio txukun bat, eta euskaratzea apur bat kontrarrelojean egiteko, itzulpen kolaboratiboa egitea proposatuko nuke, inor animatuko balitz.
4. Titulu aukeraketarako, edo beste edozertarako, sujerentziak onartzen dira.
Horixe ba. Mila esker zuen arretagatik.
Ea zer irteten den honetatik.
Luistxo

Nere politikaren kontra doa lan hauengandik dirua eskuratzea, tarteko bat izanik ere eskuratzen duena, egoera larrian egonik ere. Behar dutena, benetako konponbidea da, eta ez egoeratik irteten bultzatuko dien inertzia sortzea. Ez eman arraina, irakatzi arrantzan da nire politika.
Eta top-manta, ez da bide egokia, eta are gutxiago euskararentzako. Diru sarrera dagoenean, alegaltasunetik ilegaltasunera jauzi egiten dugu, lukroa dagoelako.
Argi gera dadila, ez dudala baimentzen nire itzulpen bakarra diru truk eskuratzea. Eta horrelakorik gertatzen dela ikusiko banu, neurriak hartuko nituzke. Nere itzulpenak ez lirateke .srt formatuan eskuragarri egongo, bakarrik muntaietan, zeintzuk irudian oharrak erreko nizkioke, filma zikinduz. Azpitituloak euskaraz webgunetik kentzea eskatu beharko nuke, hara igo baditut ere, lanak nireak dira eta ni mantentzen dut haiekiko jabetasuna, eta argi daramate zein baldintzetan erabiltzeko baimendu ditudan.
Bestetik, kalitatea garrantzizkoa da. Eta ez dut inor mindu gura, baina itzulpenetako batek baino gehiagok, berrikuspen itzelezkoa behar du. Begiratu nola zuzenketa ortografiko sinple batekin 10.000BC goitik bera aldatu nuen... eta oraindik begiratze lasai baten afinatzea faltan dute. Kalitazteko top-manta egin ezean, bila dagilgun emaitzaren kontrakoa lor genezake.
Gainera, arrisku larri bat ikusten dut, euskara badabilela ikusita, top-mantarrek egio luketeena, edozein euskarazkoak pirateatzea da. Nahiko lan banabil banatzaileek euskara serio hartu dezaten, banatzaileekin koordinazioa bideratzen eta dbd-ek euskararekin atera daitezen laguntzen, heuren nekeak pirateoa egiteko balioko duela gertatzeko. Hurrena pikutara bidaliko naute. Lortua naiz berez euskara gabe aterako zirenak euskara eraman zezaten, Aizeak jotzen duenean, bikoizketa agertu izan balitz, nigatik aterako zen euskaratuta. Ezin itxi dezakegu euskara serio darabilten banatzaileek atzea eman diezaguten.
Eta DBD-ena, ez da deus bultzatzen ari naizen beste proiektuekin alderatuta. Bultza nabil urteko 80 zine estreinaldi komertzial euskaratuta egon daitezen bidea, bikoiztuak eta azpititulatuak saioaren arabera. Baina jendeak pirateatzen ohituta, ahaztu beharrezko gutxienekoa ordain dezaten.
>- Euskarazko azpititulatutako DVD batzuk atera merkatu beltzera, eta
>top-mantan saldu afrikarren bitartez.
Internetik at banaketa izatea, interesgarria da, baina ez dut irizten bide egokiena badenik. Neure kasuan, bide alternatiboekin hasia naiz, gune euskaltzale eta hezkuntz guneetan eskuragarri utzi diet materiala, heurek kopia dezaten eta heuren ikaslekin erabil ditzate. Noski, hauei kopiatzea erraz dute ere.
>b. DVD-ak: audio bertsio orijinalak, azpitituluak euskaraz. Alderdi
>grafikoa: fotoxop merkeko karatula fotokopiatuak euskarazko azalpenekin.
>Horrez gain, kartel plastifikaturen batzuk, top mantan argi jarri
>dezaten EUSKARAZKO AZPITITULUEKIN!!! eta instrukzio orriak eta azalpenak
>A4 batzuetan euskaraz, euskaraz diharduten bezero potentzialei banatzeko
>flyer moduan, propaganda egiteko.
Banengoen horrelako material grafikoa lantzeko gogoekin, baina ez naiz denetara heltzen. Edonor laguntzeko prest balego, bikain.
>d. Ondo saltzen badituzte afrikarrek, gehiago eskatuko digute.
>Agian saltzaileek ere inbertituko
>dute zerbait. Edo beren kopiak aterako dituzte beren zirkuito
>ezkutuetan.
Bai, eta ase ezin baditzakegu, euskaraz kaleratzea lortutako pittina, krudelki pirateatuko dute, banatzaileek euskararekiko interesa galdu araziz. Galera bikaina.
>Intsumisioaren garaietan bezala, ekintza
>publikoa izateak badu bere balioa. Justifikazioak bilatuko ditugu:
>bakarrik merkatuan euskaraz lor ez daitekeen filmak izango direla, eta
>pirateriaren kriminalizazioa salatu, eta etorkinen bizibide prekarioen
>jazarpenik ez onartu...
Baina ekintzak balio izateko, bidea ere zuzena behar du. "Los fines no justifican los medios". Gaizki egindakoek, helburu zuzena bada ere, ekintza zikintzen dute. Euskara, ikus-entzunekoetan, normaltasunez ibiltzeko, kostua badu. Banatzaileak inbertsioa ezin berreskura badezake, ahaztu. Euskara, alternatiboan murgilduta, normaltasunera inoiz ezin joan, eta alternatiboan betirako kondena.
>1. Nola grabatu DVDak. Ez dakit... Nik DVD-rom sinpleetan jartzen ditut
>AVI eta SRT.ak, eta DVD baten 5 pelikula kabitzen zaizkit horrela. Baina
>ez da hori koxka, hemen, peli bat = dvd bat, jogailu arruntetan
>ordenagailuan bezala agertzeko, eta ahal bada azpitituluak "erreta",
>irudian jarrita.
Hara! Bai bitxia! Nik darabildan metodo berdin berdina, eta arrazoi berdinengatik. Edozeinek edonolako tokian erabili dezakeela zihurtatu beharrezkoa da.
>>Hala ere, nobedade
>pare bat ere komeni da egotea afrikanoen top-mantan. Pixarren berria
>(Up) edo irten daitekeen besteren bat (Terminator Salvation edo nik zer
>dakit) itzuli nahi nituzke,
Presak ez dira onak. Azkar ateratzeko, material kaxkarrekin ibili behar. Eta ikusi beharko daudenean egokitu litezken. Wall-e ikusi besterik ez dago. Eta aurkezten dena kalitate txarra edukita, jendea etsituko da.
Nire itzulpenak nahiko onak deritzot, baina, luze lan egin dut hoietan, berbegirada bat baino gehio eginez, jatorrizko audioa entzunez eta ingelesko textuarekin oinarria bilatuz. Batzuk atzetik dituzten ordu kopurua, itzela da, eta denbora luzean pittinka eginak. Batzuk urtea bueltaka ibili dute, eta oraindik hobetzen ditut.
>>Nik ez dut inoiz azpititulurik erre bideo baten, baina ziur bideoak ripeatu eta konbertzitzeko erabiltzen dudan programak (mencoder) baduela horretarako aukerarik, begiratzeko prest nago nahi baduzue, beste inork jada ez badaki noski...
Nik ahal den einean erretzea ekiditzen saiatzen naiz, debaldeko birkonprimaketa ekiditzeko kalitatea bermatzeko. DBD formatuan, azpititulo pista erabiltzen dut erre ordez. Orain nabilen programarekin letra etzana eta ez etzana aldi berean ezin egin dezakeenez, ba birkonprimitu behar izan dut Paint Your Wagon. Hori, eta bideoari pisua jeisteo.
>>DVD baten AVI formatuko bost pelikula sartzen dira AVI horiek DivX edo horrelako konpresio bat dutelako. DVD komertzialak, aldiz, MPEG-2 konpresioa dute, askoz konpresio maila txikiagoa alegia, eta horregatik sartzen da pelikula bakarra. Horrez gain, karpeta-egitura, fitxategi izen, extentsio (VOB) eta luzera jakin batzutan jarri behar da filma jogailu arruntetan ikusteko. Hori egin izan dut, baina ez programa arrunt batekin, txartel digitalizatzaileak zekarren programarekin baizik. Begiratu nezake baita nola egin hori Linuxeko programa arruntekin, norbaitek jada ez badaki berriz ere...
Ongi jokatuta, bi diska bakarrean sartzeko trikimailuak badira... baina badute birkonprimikaketa lan oso zehatz baten beharra. Badira hortik programak zer edo zer kuriosoa egiteko... Neronek ala igotzen ditut.
>>5 pelikula horiek egiteko 5 lagun prest baleude, ez da kostu ez denbora gehiegi bakoitzak pelikula baten 10 bat kopia egitea... Ni prest nengoke batena egiteko.
Eta kopiak ongi egiten jakingo dute? Honetan aritu den bati entzun, kopiak edozein irakurgailuetan bateragarriak izango direla zihurtatzeko badira metodoak, eta kopiak azkarrak ez dira horien artean.
>>Wall-e
Itzulpena bideo bati egokitzeko izan ditudan arazoak eta, itzulpena begirada osoa behar duela antzeman diot.
>>amaitu gabe daudenetatik Blade Runner.
Blade Runner bukatua dago, zuzendariaren lehen muntaian, HDTV-rip bateri egokitu eta sarean beste hizkuntz askorekin banatu zen MKV baten, Warner edizio berriak kaleratu aurretik. Material berriaren zain nago, azken muntai berriari egokitzeko.
Damu dut gogorraren itxura ematea, baina luze eta sakonki gaia ausnartutakoa naiz, eta oso argi dut, non dagoen zeharkatu ezin daitekeen marra. Xoxik ez.
Hurren arte.
FHarlock
Arkadia Euskal Ontzia
http://arkadiaeuskalontzia.blogspot.com/
E-mail hau inprimatu aurretik, ausnartu sakonki beharrezkoa den:
Ingurugiroa guztion auzia da.
Argi gera dadila, ez dudala baimentzen nire itzulpen bakarra diru truk eskuratzea. Eta horrelakorik gertatzen dela ikusiko banu, neurriak hartuko nituzke. Nere itzulpenak ez lirateke .srt formatuan eskuragarri egongo, bakarrik muntaietan, zeintzuk irudian oharrak erreko nizkioke, filma zikinduz. Azpitituloak euskaraz webgunetik kentzea eskatu beharko nuke, hara igo baditut ere, lanak nireak dira eta ni mantentzen dut haiekiko jabetasuna, eta argi daramate zein baldintzetan erabiltzeko baimendu ditudan.
Gainera, arrisku larri bat ikusten dut, euskara badabilela ikusita, top-mantarrek egio luketeena, edozein euskarazkoak pirateatzea da. Nahiko lan banabil banatzaileek euskara serio hartu dezaten, banatzaileekin koordinazioa bideratzen eta dbd-ek euskararekin atera daitezen laguntzen, heuren nekeak pirateoa egiteko balioko duela gertatzeko. Hurrena pikutara bidaliko naute. Lortua naiz berez euskara gabe aterako zirenak euskara eraman zezaten, Aizeak jotzen duenean, bikoizketa agertu izan balitz, nigatik aterako zen euskaratuta. Ezin itxi dezakegu euskara serio darabilten banatzaileek atzea eman diezaguten.
Eta DBD-ena, ez da deus bultzatzen ari naizen beste proiektuekin alderatuta. Bultza nabil urteko 80 zine estreinaldi komertzial euskaratuta egon daitezen bidea, bikoiztuak eta azpititulatuak saioaren arabera. Baina jendeak pirateatzen ohituta, ahaztu beharrezko gutxienekoa ordain dezaten.
>>Nik ez dut inoiz azpititulurik erre bideo baten, baina ziur bideoak ripeatu eta konbertzitzeko erabiltzen dudan programak (mencoder) baduela horretarako aukerarik, begiratzeko prest nago nahi baduzue, beste inork jada ez badaki noski...Nik ahal den einean erretzea ekiditzen saiatzen naiz, debaldeko birkonprimaketa ekiditzeko kalitatea bermatzeko. DBD formatuan, azpititulo pista erabiltzen dut erre ordez. Orain nabilen programarekin letra etzana eta ez etzana aldi berean ezin egin dezakeenez, ba birkonprimitu behar izan dut Paint Your Wagon. Hori, eta bideoari pisua jeisteo.
>>DVD baten AVI formatuko bost pelikula sartzen dira AVI horiek DivX edo horrelako konpresio bat dutelako. DVD komertzialak, aldiz, MPEG-2 konpresioa dute, askoz konpresio maila txikiagoa alegia, eta horregatik sartzen da pelikula bakarra. Horrez gain, karpeta-egitura, fitxategi izen, extentsio (VOB) eta luzera jakin batzutan jarri behar da filma jogailu arruntetan ikusteko. Hori egin izan dut, baina ez programa arrunt batekin, txartel digitalizatzaileak zekarren programarekin baizik. Begiratu nezake baita nola egin hori Linuxeko programa arruntekin, norbaitek jada ez badaki berriz ere...
Igor Leturia
>Kaixo:
>
>Nere politikaren kontra doa lan hauengandik dirua eskuratzea, tarteko bat izanik ere eskuratzen duena, egoera larrian egonik ere. Behar dutena, benetako konponbidea da, eta ez egoeratik irteten bultzatuko dien inertzia sortzea. Ez eman arraina, irakatzi arrantzan da nire politika.
Paternalismotik ihes egin beharko genuke. Honek ez die bizibiderik aldatuko saltzaileei. Euro gutxi batzuk eta akaso bezeroren bat edo beste, asko jota.
>Argi gera dadila, ez dudala baimentzen nire itzulpen bakarra diru truk eskuratzea.
Hala bedi, beraz.
>Damu dut gogorraren itxura ematea, baina luze eta sakonki gaia ausnartutakoa naiz, eta oso argi dut, non dagoen zeharkatu ezin daitekeen marra. Xoxik ez.
eskerrik asko argi idazteagatik.
Luistxo