|

Kaixo lagunok,
Iritsi da beste urte batez abenduaren 3a, Euskararen Eguna, oso testuinguru berezian iritsi ere. Ez soilik lanpostu publikoetan euskaldunon aurka bizi dugun oldarraldi judizial eta politikoagatik. Baizik eta euskal soziolinguistikaren munduan azken aldian argitaratzen ari diren lanik garrantzitsuenek, modu batera edo bestera, adierazten dutelako kinka larrian dagoen komunitatea dela euskaldunona, atzerantz ari garelako gauza askotan. Eta noski, kezka ezinegon bilakatzen ari da milaka pertsonaren artean.
ARGIAtik hori ikusten dugu, egiten dugun kazetaritzaren bidez gure hizkuntzaren taupadei pultsua hartzen diogunean. Gaiarekin kezkatuta bazaude, galdu ezin dituzun zenbait artikuluren hautaketa bidaltzen dizugu jarraian.
Duela 45 urte “zoro” batzuek lehen Korrika antolatu zutenean, ARGIA hor izan zen berri ematen. “Euskaltzaleentzat euskararen arazoa sekula ez da neutroa izan”, idatzi zuen orduan Joxe Azurmendik. Orain ere euskararen alde ematen den pauso bakoitza indartzeko lan egin nahi dugu, neutraltasun faltsurik gabe.
Lan horretarako, zure babesa behar dugu. ARGIAkoa egin zaitezke, edo Gabon hauetan ARGIAko harpidetza oparitu dezakezu. Aukera biekin asko lagunduko diguzu proiektua indartzen, euskarazko kazetaritzan sendo jarraitzen, euskal komunitatearentzat garrantzitsuak diren gaiei eutsi eta duten garrantzia ematen.
Jaso besarkada handi bat ARGIA egiten dugunon partetik.
PD: Abenduaren 3a jai eguna izango da ARGIA egiten dugun langileentzat, Euskararen Eguna ospatzen baitugu, abenduaren 6ko jai arrotzaren partez.
|